Negev

Negev[1]Negev basamortua bezala ere ezaguna— (hebreeraz נֶגֶב; arabieraz: النقب) Ekialde Hurbilako basamortua da, hegoaldeko Palestinan kokatuta. Negev arabieraz "idorra" esan nahi du, hebreeraz, berriz, "hegoaldea".

Negev
נֶגֶב
Zin haranaren ikuspegia
Eskualdea Palestina
Koordenatuak30°30′N 34°55′E / 30.5°N 34.92°E / 30.5; 34.92
Eremua13.000 km²

Geografia

Negevek 13.000 km² azalera du eta aldrebesezko triangelu baten itxura: bere hegoaldeko ertza Eilaten dago, Itsaso Gorriaren kostaldean. Mendebaldean Sinai du eta ekialdean Jordania, Araba wadik muga sortuz.

Eskualdeko hiri nagusia Be'er Sheva da, 200.000 biztanle dituena. Beste hiri nagusiak Eilat, Dimona, Mitzpe Ramon eta Rahat dira.

Klima

Basamortua oso leku lehorra da eta tenperatura 50 °C hel daiteke. Hona hemen:

    Datu klimatikoak (Be'er Sheva)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)28.43135.440.942.24641.540.541.239.63431.446
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)16.717.520.125.82931.332.732.831.328.523.518.825.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)7.57.69.312.715.418.420.520.919.516.712.68.914.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-5-0.52.44813.615.815.61310.23.43-5
Pilatutako prezipitazioa (mm)49.640.430.712.92.70000.45.819.741.9204.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)9.286.42.60.80000.11.84.67.541
Iturria: Israelgo Meteorologia Zerbitzua[2][3]

Historia

Basamortu latza izanik gutxik bizi dira eskualdean. Hala ere, nabateoek (K. a. III. mendea-I. mendea) eskualdea okupatu eta Avdat, Shivta, Kurnub edo Petra bezalako hiriak eratu zituen. Gero, erromatarrek, Bizantziar Inperioak eta Otomandar Inperioak eskualdea konkistatu zuten . David Ben-Gurionek basamortuan ikusi zuen Israelgo etrokizunaren lekua eta Sde Boker kibbutzean eman zituen bere azken urteak.

Bibliaren arabera, Negeven Zin eremuak ziren (Zen 34:3), Sinain berriz Paran eremuak ziren (Has 21:21).

Erreferentziak

Kanpo estekak