Nekane Intxaurtza

Dimako alkatea eta liburu-argitaratzailea

Nekane Intxaurtza Etxebarria (Igorre, Bizkaia, 1965eko uztailaren 12a) politikaria eta editorea da. Dimako (Bizkaia) emakumezko lehen alkatea izan da,[1] eta Udako Euskal Unibertsitateko argitalpenen arduraduna da 1990etik.[2]

Nekane Intxaurtza


Dimako alkate

2015 - 2019
Bizitza
JaiotzaIgorre1965eko uztailaren 12a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaDima
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta editorea
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Dimako alkatea (2015-2019)

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EH Bildu koalizioaren izenean hautatu zuten alkate.[3][4]

Dimako Udalak, 2015ean zuen milioi bi eta erdiko zorra kitatu zuen, Intxaurtza alkate izan zen lau urtean.[5]

2015etik 2019ra bitarte, Dimako alkatea zela, UEMAren eragileetako bat ere izan zen.[1]

Argitalpenen arduraduna (1990.etik)

Euskaraz 400 liburutik gora plazaratu duen Udako Euskal Unibertsitateko argitalpenen arduraduna da Intxaurtza 1990etik, ia hasiera-hasieratik.[2][6] UEUk 440 liburu argitaratu ditu 2020 urtera arte, 300 liburu 1990tik, batez beste urtero 10 liburu.[7]

Uztaro aldizkari zientifikoaren idazkaria ere bada Intxaurtza.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak