Ni zu baino lehen (filma)
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Ni zu baino lehen, jatorriz, ingelesez, Me Before You, 2012an Jojo Moyesek idatzi zuen eleberrian oinarritutako film drama-erromantiko britainiarra da. Filma honen zuzendaria Thea Sharro dugu, eta gidoilaria Jojo Moyes, jatorrizko eleberriaren idazlea bera. Emilia Clarke eta Sam Claflin dira filma honetako protagonistak, baina aipatzekoak dira beste pertsonaia hauek ere: Jenna Coleman, Charles Baile, Matthew Lewis, Ben Lloyd-Hughes eta Janet McTeer. Warner Brosen eskutik estreinatu zen 2016ko uztailaren 1ean.
Ni zu baino lehen (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Me Before You |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Ni zu baino lehen |
Grabazio lekua(k) | Mallorca, Gales eta Ingalaterra |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Thea Sharrock (en) |
Gidoigilea(k) | Jojo Moyes (en) |
Antzezlea(k) | |
Emilia Clarke Sam Claflin Jenna Coleman Matthew Lewis (en) Steve Peacocke Charles Dance Janet McTeer Samantha Spiro (en) Ben Lloyd-Hughes (en) Vanessa Kirby Brendan Coyle Joanna Lumley Chuku Modu | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alison Owen |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | John Wilson (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Andrew McAlpine (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Craig Armstrong |
Argazki-zuzendaria | Remi Adefarasin |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
mebeforeyoumovie.com | |
| |
Bideoa | YouTube |
Sinopsia
Louisa Clarck bere herritik inoiz atera ez den hogei urteko gazte alai, gogotsu eta maitagarri bat da. Sei urtez kafetegi batean lan egin ostean, Louisa bertatik kaleratzen dute, eta beraz beste lan baten bila hasten da bere familia mantendu ahal izateko. Azkenik, bere herriko Traynor andre eta gizon aberatsek kontratatzen dute, haien seme elbarritua, Will Traynor, zain dezan. Will, negoziozko gizona eta kirolzalea izan ohi zen, istripu baten ondorioz tetraplegiko gelditu zen arte. Geroztik tristura hutsean murgildurik bizi da Will gaztea, eta gero eta gogo gutxiago ditu bizirik irauteko, baina Louisak bere baikortasun eta goxotasunez, Willen begiak irekitzen saiatuko da.
Aktoreak
- Emilia Clarke:Louisa Clark
- Sam Claflin: Will Traynor
- Jenna Coleman
- Katrina Clark
- Charles Dance : Steven Traynor
- Matthew Lewis : Patrick
- Ben Lloyd-Hughes
- Janet McTeer: Camilla Traynor
- Vanessa Kirby :Alicia
- Brendan Coyle
- Steve Peacocke : Nathan
- Samantha Spiro
Produkzioa
2014ko apirilaren 2an konfirmatu zuten Thea Sharrokek filma zuzenduko zuela, eta urte bereko Irailean kastina zabaldu zuten aktore aktoresak hautatzen hasteko. Pelikula 2015eko apirilean hasi zen grabatzen, eta 2015eko ekainaren 26an eman zen bukatutzat. Filma honen aurrekontua 20.000.000$ekoa da eta etekina 205.585.778$ekoa izan zen.
Kritikak
Ni zu baino lehen filmak kritika mistoak jaso zituen kritikoen eskutik, eta hobeak publikoaren eskutik. Adibidez Rotten Tomatoes izeneko webgunean, kritikoek % 57ko onarpena eman diote, eta ikusleek ostera %72koa. IMDek, ostera, 7,5eko puntaketa ematen dio drama erromantiko honi, 1000 erabiltzaileen laburpenetan oinarrituz.