Jenna Coleman

Jenna-Louise Coleman (Blackpool, Lancashire, 1986ko apirilaren 27a) Ingalaterrako aktorea da, Emmerdale telesailean Jasmine Thomas-en papera betetzeagatik[1] eta Doctor Who telesailean Clara Oswalden papera betez 11. eta 12. doktoreen bidaia-laguna izateagatik ezagun egin dena.

Jenna Coleman
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJenna-Louise Coleman
JaiotzaBlackpool1986ko apirilaren 27a (37 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaArnold School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, ahots-aktorea, video game actor (en) Itzuli eta narrator (en) Itzuli

IMDB: nm1982510 Allocine: 229307 Rottentomatoes: celebrity/jenna_louise_coleman Allmovie: p694793 TCM: 12759739 Metacritic: person/jenna-louise-coleman TV.com: people/jenna-louise-coleman-2
Twitter: Jenna_Coleman_ Instagram: jenna_coleman_ Musicbrainz: 0f92bfdf-11b4-400d-8dfb-544a7c4665bd Edit the value on Wikidata

Doctor Who, Victoria eta The Cry telesailetan egindako lanarengatik hainbat sari jaso ditu.

Biografia

Lancashireko Arnold Schoolen hasi zen antzezlanak egiten. Edinburgheko Jaialdian In Yer Space antzerki konpainiak egindako Crystal Clear antzezlanean berak egindako lanarengatik saria jaso zuen[2].

2005ean Emmerdale telesaileko protagonista bihurtu zen eta 2006an aktore debutari gisa hainbat sari jaso zituen; British Soap Awards eta National Television Awards[3]. 2009ko British Soap Awards sarietan hainbat kategoariatan jaso zitueen izendapenak; emakumezko aktore onena, emakumezko sexiena, aktore-lan onena[4]. 2009an Waterloo Road telesaileko Lindsay James pertsonai surrealista izan zen 9 ataletan. 2011ean filme batean egin zuen debuta, Captain America: The First Avenger filmean hain zuzen ere[1], eta Xenoblade Chronicles bideo-jokoan ahotsa jarri zuen.

2012 urtean Doctor Who telesailean Clara Oswalden paperarekin egin zuen debuta. 11. doktorearekin hainbat ataletan agertu zen, eta hurrengo denboraldian 12. doktorearen bidaia-lagun bihurtu zen. 2016an Viktoria Erresuma Batukoaren bizitzan oinarrituriko Victoria telesaileko protagonista bihurtu zen, Viktoria Erregina beraren papera betez[5].

2019an antzerki mundura itzuli zen All My Sons antzezlanarekin. Old Vic antzoki famatuan aritu zen[6].

Bizitza pertsonala

Victoria telesaileko Tom Hughes aktorearekin harreman batean dago[7]. Aurretik Richard Madden[8] eta Karl Davies aktoreekin ibili zen[9].

Aktibismoa

One To One Children's Fund elkartearen enbaxadorea izanik Hegoafrikan GIB birusaren inguruko kontzientziazioan lanean dihardu[10]. Place2Be elkarteko enbaxadorea ere bada, ikastetxetan zerbitzu emozional eta terapeutikoak bultzatzen dituen elkartea da hau[11].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
2011Captain America: The First AvengerConnie
2016Me Before YouKatrina Clark
2019Corporate MonsterEllenlaburmetraia
2022KlokkenluiderFloPost-produkzioan

Telesailak

UrteaTelesailaPertsonaiaOharrak
2005–2009EmmerdaleJasmine ThomasOhiko aktorea, 168 atal
2009Waterloo RoadLindsay James9 atal
2012TitanicAnnie Desmond4 atal
2012Room at the TopSusan Brown2 episodes
2012–2015, 2017Doctor WhoClara OswaldProtagonista (7-9 denboraldietan), guztira 38 atal
atal berezia (2017an)
2013Dancing on the EdgeRosie Williams5 atal
2013The Five(ish) Doctors RebootBere buruaDoctor Who komediazko atala
2013Death Comes to PemberleyLydia Wickham3 atal
2016–presentVictoriaQueen VictoriaProtagonista, 25 atal
2016Thunderbirds Are GoBaines (ahotsa)atal bakarra
2018The CryJoanna LindsayMiniseriea, 4 atal
2020Inside No. 9Beattieatal bakarra
2021The SerpentMarie-Andrée LeclercMiniseriea, 8 atal
2022The SandmanJohanna ConstantineProtagonista

Antzerkia

UrteaAntzezlanaPertsonaiaOharrak
1996Summer HolidayBridesmaid
2004Crystal ClearThomasinaIn Yer Space
2009Jack and the BeanstalkAbrikotondo printsesaTheatre Royal, Nottingham
2019All My SonsAnn DeeverOld Vic Theatre
2020A Separate PeaceMaggie CoatesOn-line

Webguneak

UrteaWebguneaPertsonaiaOharrak
2020A Separate PeaceNurse Maggie CoatesIrakurketa birtuala

Bideo-jokoak

UrteaBideo-jokoakPertsonaiaOharrak
2010Xenoblade ChroniclesMelia Antiqua printsesa
2015Lego DimensionsClara OswaldJoko nagusia eta Doctor Who gehigarria
2020Xenoblade Chronicles: Definitive EditionMelia Antiqua printsesa

Audioak

UrteaAudioaPertsonaiaOharrak
2013The Secret GardenAbridged readingIrakurketa laburtua
2016Doctor Who: Destiny of the DoctorAlice Watson / 11. doktoreaatal bakarra
2016A Christmas CarolBelle

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jenna Coleman