Nicolau Sevcenko

historialari brasildarra

Nicolau Sevcenko (São Vicente, 1952São Paulo, 2014ko abuztuaren 13a) ukrainar jatorriko brasildar historialari, irakasle, kazetari, idazle eta itzultzailea izan zen[1].

Nicolau Sevcenko
Bizitza
JaiotzaSão Vicente (São Paulo), 1952
Herrialdea Brasil
HeriotzaSão Paulo2014ko abuztuaren 13a (61/62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)São Pauloko Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea

Bizitza

1952an jaio zen São Vicenten, Errusiako Gerra Zibiletik ihes egin zuen ukrainar familia batean[2]. São Pauloko Vila Prudente auzoan hazi zen[3][4].

1975ean historian graduatu zen São Pauloko Unibertsitatean[5]. 1981an doktoretza lortu zuen, Literatura como Missão: tensões sociais e criação cultural na Primeira República tesia defendatuz[6]. 1990ean, doktoretza osteko lana egin zuen Londresko Unibertsitatean[7].

São Pauloko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean eta Campinasko Estatu Unibertsitatean irakatsi zuen[8][9]. Gainera, 1985ean São Pauloko Unibertsitateko irakasle bihurtu zen, eta bertan aritu zen 2012an erretiroa hartu arte[10]. 2010etik aurrera, hizkuntza eta literatura erromantzeak irakatsi zituen Harvard Unibertsitatean[7].

Hainbat urtez Folha de S.Paulo egunkariko zutabegile izan zen[11].

Cristina Carletti artistarekin ezkondu zen[12][2]. Ez zuen seme-alabarik izan[13].

Bihotzekoak jota hil zen bere etxean 2014ko abuztuaren 13an, 61 urte zituela[1].

Sariak

  • 1999: Jabuti saria (História da Vida Privada no Brasil liburuarengatik)[14]

Lanak

  • Robert Mandrou. Magistrados e feiticeiros na França do século XVII (itzulpena, 1979)
  • A Revolta da Vacina, mentes insanas em corpos rebeldes (1984)
  • Lewis Carroll. Alice no país das maravilhas (itzulpena, 1986)
  • Orfeu Extático na Metrópole - São Paulo nos Frementes Anos 20 (1992)
  • Ana Maria Pacheco: gravuras, esculturas (1995)
  • Literatura como missão: tensões sociais e criação cultural na I República (1995)
  • O Renascimento (1995)
  • Arte Moderna: os desencontros de dois continentes (1995)
  • História da Vida Privada no Brasil, vol. 3 - República: da Belle Époque à Era do Rádio (1998)
  • Pindorama Revisitada - Cultura e Sociedade em Tempos de Virada (2000)
  • A Corrida Para o Século XXI - No loop da montanha-russa (2001)

Erreferentziak

Kanpo estekak