Nikolas Lekuona

Artikulu hau margolari eta artista ordiziarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».

Nikolas Lekuona Nazabal (Ordizia, Gipuzkoa, 1913ko abenduaren 19aFruiz, Bizkaia, 1937ko ekainaren 11) margolari, marrazkilari, argazkilari, arkitekto eta artista abangoardista izan zen.

Nikolas Lekuona

Bizitza
JaiotzaOrdizia1913ko abenduaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaFruiz1937ko ekainaren 11 (23 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta idazlea

Biografia

Marrazketa industrialeko ikasketak egin zituen Donostian. 1932an egin zuen bere lehen erakusketa Ordizian. Madrila joanik, abangoardiako artistekin (Gomez de la Serna, Abril, Ferrant) harremanetan hasi zen. 1933an Donostian egin zen Artista berrien lehiaketan bigarren izan zen, Ellos, los detritus obrarekin, eta handik urte betera Oteizarekin eta Balentziagarekin batera Donostiako Gran Kursaaleko erakusketan parte hartu zuen. Hirurek Hegoamerikara bidaia bat egitea pentsatu zuten baina azken unean Lekuonak ezin izan zuen joan eta Oteiza eta Balentziaga soilik joan ziren[1][2].

Lekuonaren margolanek eta argazki-muntaiek surrealismoaren eragina izan zuten orduan. Abertzaletasunarekin harreman estuak izan bazituen ere, Balentziagak eta Oteizak bezala, etnizismotik ihes egin zuen. 1935etik 1936ra bitartean, arkitektura-proiektu handiak egin zituen arrazionalismoaren bidetik. Pinturaz gainera, argazkigintza eta zinemagintzarako gidoiak landu zituen. Jean Cocteauk eragin handia izan zuen alderdi horretatik.

Gerra Zibilean tropa frankistek Gipuzkoa hartu zutenean familiaren aholkuz haien alde egin zuen Lekuonak. Agerkari falangista batean erretratuak publikatu zituen eta GU taldearen parte izanik mugimenduaren aldeko erakusketa kolektiboetan ere hartu zuen parte. Bizkaiko frontera deitua izan zen zaurituak artatzera, eta Fruizen hil zen, 24 urte zituela[3]. Handik aurrera eta 40 bat urtez, Lekuonaren lana ez da aipatua izan, harik eta berriro ezagutzera eman den arte[4]. Harrezkero erakusketa ugari egin da[5][6].

Plaza eta eskultura

Nikolas Lekuonaren jaioterrian dago 2 gaineko 1, multzo hirukoitza eskultura, Jorge Oteizak haren eta beste bi lagunen omenez egina.

Gaur egun Ordizian Nikolas Lekuonaren izena du plaza batek, haren omenez. Plaza horretatik hurbil dago 2 gaineko 1, multzo hirukoitza eskultura, Jorge Oteizak Lekuonaren eta beste bi lagunen omenez egina.

Erreferentziak

Kanpo loturak