Nino Schurter

txirrindulari suitzarra

Nino Schurter (Tersnaus, 1986ko maiatzaren 13a-), mendiko txirrindularitzan aritzen den txirrindulari suitzarra da[1]. Hiru Olinpiar Jokotan hartu du parte eta Rio de Janeirokoetan, 2016an, urrezko domina lortu zuen. Munduko txapelketa gehien irabazi dituen mendiko txirrindularia da.

Nino Schurter

Bizitza
Jaiotza1986ko maiatzaren 13a (37 urte)
Herrialdea Suitza
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Posizio edo espezialitateacross-countrya
Pisua67 kilogramo
Altuera173 zentimetro

ninoschurter.ch
Twitter: nschurter Instagram: nschurter Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

2004an gazte maila Munduko eta Europako gazte mailako txapelduna izan zen. 2006tik aurrera Suitzako taldearekin batera errelebotako lasterketan munduko txapelduna izan zen eta bakarka 23 urtez azpiko txapelketak irabazi zituen. 2008an Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte aurrenekoz eta brontzezko domina eskuratu zuen

2009an iritsi zen aurreneko bakarkako Munduko txapelketa. Canberran jokatu zen, Australian eta Nino Schurterrek zortzi munduko txapelketetako lehenengoa irabazi zuen. 2012an denboraldi bikaina egin zuen, 15 lasterketa jokatu eta hamaika irabazi baitzituen. Joko Olinpikoetan ordea bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

2014 denboraldian Orica-GreenEDGE taldeak errepidean debuta egiteko aukera eman zion. Romandiako Tourra eta Suitzako Itzulia egin zituen baina ez zuen arrakastarik izan eta mendi txirrindularitzara itzuli zen[2].

2015ean erabaki zuen 2016ko Olinpiar Jokoetarako bereziki entrenatzea eta bere hirugarren Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen[3]. 2017an denboraldi perfektua osatu zuen, jokaturiko guztia irabaziz. Lasterketarik aipagarriena Hegoafrikako Absa Cape Epic izan zen, zortzi etapa dituen lesterketa gogorra. Matthias Stirnemann-ekin bikotea osatuta zortzi minututako aldea atera zioten faboritoak ziren Christoph Sauser eta Jaroslav Kulhavy bikoteari. Schurterren hirugarren aldia zen parte hartzen zuena eta garaipena lortzearekin Munduko Kopako lasterketa guztiak irabazi zituen eta "Denboraldi perfektuaren" izedendapena jaso zuen.

Palmaresa

Olinpiar Jokoak
UrteaTokiaEmaitzaLasterketa
2008PekinBrontzeaXCO
2012LondresZilarraXCO
2016Rio de JaneiroUrreaXCO
Munduko Txapelketak
UrteaTokiaEmaitzaLasterketa
2004Les GetsBrontzeaXCO (gazte mailan)
2005LivignoBrontzeaXCO (23-azpitik)
2006RotoruaUrreaXCO (erreleboak)
RotoruaUrreaXCO (23-azpitik)
2007Fort WilliamUrreaXCO (erreleboak)
Fort WilliamZilarraXCO (23-azpitik)
2008Val di SoleZilarraXCO (erreleboak)
Val di SoleUrreaXCO (23-azpitik)
2009CanberraUrreaXCO
2010
2011ChamperyUrreaXCO
ChamperyUrreaXCO (erreleboak)
2012Leogang-SaalfeldenUrreaXCO
2013PietermaritzburgUrreaXCO
2014Lillehammer/HafjellUrreaXCO
Lillehammer/HafjellUrreaXCO (erreleboak)
2015VallnordUrreaXCO
2016Nové MěstoUrreaXCO
2017CairnsUrreaXCO
CairnsUrreaXCO (erreleboak)
2018LenzerheideUrreaXCO
LenzerheideUrreaXCO (erreleboak)
2019Mont Sainte-AnneUrreaXCO
Mont Sainte-AnneUrreaXCO (erreleboak)
Munduko Kopa
UrteaEmaitzaIrabazitako lasterketak
2010Urrea2: Dalby Forest, Val di Sole
2011Zilarra1: Pietermaritzburg
2012Urrea4: Pietermaritzburg, Nové Město, Mont-Sainte-Anne, Val d'Isère
2013Urrea3: Nové Město, Val di Sole, Vallnord
2014Zilarra4: Nové Město, Mont-Sainte-Anne, Windham, Méribel
2015Urrea3: Mont-Sainte-Anne, Windham, Val di Sole
2016Zilarra3: Cairns, Albstadt, Lenzerheide
2017Urrea6: Nové Město, Albstadt, Vallnord, Lenzerheide, Mont-Sainte-Anne, Val di Sole
2018Urrea4: Nové Město, Albstadt, Val di Sole, La Bresse
2019Urrea2: Vallnord, Les Gets
ez

Erreferentziak

Kanpo estekak