Odia

Indiako, Odisha estatuko, hizkuntza ofiziala

Odia[1][2] (ଓଡ଼ିଆ odiā) edo Oriya ekialdeko Indian hitz egiten den hizkuntza da. Indiako hizkuntza ofizialetako bat da, Odisha estatukoa alegia. Hizkuntza indoeuroparra da, hizkuntza indo-ariarrek Indiako azpikontinentean sarrera egin zutenean, hizkuntza drabidarrekin kontaktuan geratu zenetako bat, hego-ekialdean, Bengalako golkoan. Alfabeto propioa duen kultura-hizkuntza da.

Oriya
ଓଡ଼ିଆ ଭାଷା — ଓଡ଼ିଆ‎
[[Fitxategi:
|285px]]
Datu orokorrak
Lurralde eremuaOrissa
Hiztunak31 milioi
Ofizialtasuna India (Orissa)
EskualdeaIndia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza
AlfabetoaOdia (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1or
ISO 639-2ori
ISO 639-3ory
Ethnologueory
Glottologoriy1255
Wikipediaor
ASCL5216
IETFor

Indiako 23 hizkuntza ofizialetako bat da, eta horien artean, hizkuntza klasiko izendapen ofiziala duen 7 hizkuntzetako bat da.

Izena

Euskaltzaindiak Oriya izena ontzat eman zuen urte berean[1], 2011n, Indiako estatu honetako agintariek beren herri eta hizkuntzaren transliterazio forma berriak gomendatu zituzten, eta Indiako erakundeek ontzat eman zituzten, Orissa (herrialdea) eta Oriya (hizkuntza) formak ordezkatuz Odisha eta Odia izenekin[3].

Sailkapena eta ezaugarri nagusiak

Hizkuntza indoeuroparra da, indoariar multzokoa, Indiako hizkuntza indoeuropar nagusiak bezala, eta hizkuntza hauen aurrekari historikoen (sanskritoaren eta prakritoaren) aztarnak gordetzen ditu.

Duela 1.500 urteko Odra izeneko aldaera prakritoaren ondorengoa da Odia hizkuntza, eta azken mila urteko eboluzioa dokumentatua dago, hizkuntza idatzia izan baita tarte horretan.

Sanskritoaren ezaugarri indoeuropar tipiko ugari gordetzen ditu[4]: kasu sistema gorde du nagusiki (nahiz eta bokatiboa eta nominatiboa, alde batetik; eta akusatiboa eta datiboa, bestetik, elkartu diren). Hiru genero ditu (maskulinoa, femeninoa eta neutroa), baina ez da genero gramatikala, baizik eta semantikoa, arrak eta emeak bereizteko balio du, baina ez hiztegiko elementu orokorretarako hala nola gazteleraz (luna femeninoa, eta sol maskulinoa: halakorik ez dago odian). Bi zenbaki gramatikal daude, singularra eta plurala. Eta aditz formak hiru denbora nagusitan jokatzen dira (orainaldia, lehenaldia eta geroaldia), gainerako batzuk aditz laguntzailez osatzen direlarik.


Zenbakien izenak

Oinarrizko zenbakien izen hauek[5] erakusten dute, adibide gisa, lexiko indoeuroparrarekin lotura argia duela hizkuntza honek:

Odia zifragure zifraOdia hitzatranslit.ordinala
0ଶୂନ୍ୟ/ଶୁନśūnya/śuna
1ଏକekaପ୍ରଥମ (prathama)
2ଦୁଇduiଦ୍ବିତୀୟ (dbitīẏa)
3ତିନିtiniତୃତୀୟ (tr̥tīẏa)
4ଚାରିcāriଚତୁର୍ଥ (caturtha)
5ପାଞ୍ଚpāñcaପଞ୍ଚମ (pañcama)
6ଛଅcha'aଷଷ୍ଠ (ṣaṣṭha)
7ସାତsātaସପ୍ତମ (saptama)
8ଆଠāṭhaଅଷ୍ଟମ (aṣṭama)
9ନଅna'aନବମ (nabama)
୧୦10ଦଶdaśaଦଶମ (daśama)
୧୧11ଏଗାରegāra
୧୨12ବାରbāra
୧୩13ତେରtera
୧୪14ଚଉଦcauda
୧୫15ପନ୍ଦରpandara
୧୬16ଷୋହଳṣohaḷa
୧୭17ସତରsatara
୧୮18ଅଠରaṭhara
୧୯19ଊଣେଇଶūṇeiśa
୨୦20କୋଡ଼ିଏ/ବିଂଶତିkoṛie/biṅśati
୩୦30ତିରିଶtiriśa
୪୦40ଚାଳିଶcāḷiśa
୫୦50ପଚାଶpacāśa
୬୦60ଷାଠିଏṣāṭhie
୭୦70ସତୁରୀsaturī
୮୦80ଅଶୀaśī
୯୦90ନବେ/ନବ୍ବେnabe/nabbe
୧୦୦100ଶହ/ଶତśaha/śata
୧୦୦୦୦୦100.000ଲକ୍ଷlakṣa

Dialekto nagusiak

Oriya/Odia hizkuntza nagusi den lurraldea, more iluna, oro har Odisha estatuaren mugekin bat egiten duena. Arrosa kolorez, Oriya gutxiengo nabarmen baten hizkuntza den eremua.
  • Midnapori Oriya
  • Singhbhumi Oriya
  • Baleswari Oriya
  • Ganjami Oriya
  • Desiya Oriya
  • Sambalpuri Oriya
  • Bhatri Oriya

Idazkera

ī "ଈ" bokal luzearen idazkera.

Oriya hizkuntza berezko Odia alfabetoan idazten da, Kalinga idazkeraz ere ezaguna. Abugida formako alfabeto bat da, bokal eta kontsonanteen konbinazio silabikoak zeinu bereziz idazten dutena.

10. mendean berezko forma hartzen hasi zen, eta Odia hizkuntzaren kanal idatzia izan da alfabeto hau mila urtez. Forma biribilduak dituzte letrek, palmondo hostoetan idaztearen ondorioz, lerro zuzenen bidez idazteak hostoak hauskor bihurtzen dituztelako[6].

Transliterazioa

Bokalak (bere horretan) / goiko marra diakritikoarekin [ā], bokal luzeak
aāiīuūr̥̄l̥̄eaioau
Kontsonanteak
kakhagaghaṅa
cachajajhaña
ṭaṭhaḍaḍhaṇa
tathadadhana
paphababhama
ẏayaraḷalawa
śaṣasaha
ଡ଼ଢ଼କ୍ଷ
ṛaṛhakṣa
Diakritikoak - Kontsonanteei gehituz, konts + bokal silabak dira / adibideak କ୍ k letrarekin
ି
āiīuūr̥̄l̥̄eaioau
କାକିକୀକୁକୂକୃକୄକୢକୣକେକୈକୋକୌ
kikukr̥/krukr̥̄/krukl̥/klukl̥̄/klukekaikokau
Zeinuak, puntuazioa
ଓଁ
Zenbakiak
0123456789

Kultura hizkuntza

Raj Britainiarraren garaian, 1850 urtetik aurrera bereziki, Oriya hizkuntzak krisi moduko bat bizi izan zuen, bengalieraren dialekto edo adar baten gisara ikusia izan baitzen. Hala ere, hizkuntzaren aldeko mugimendu batek erreakzionatu zuen, eta jada britainiarren agintepean, 1936ak, Orissa eratu zen, hizkuntza honen eskualde oinarrizko gisa. Estatu gisa sartu zen Orissa Indiareko errepublika independentean, baina hala ere, hizkuntza ez zen ofizial bilakatu 1954 arte[7]. Orissa/Oriya izenak 2011n aldatu zituzten ofizialki Odisha eta Odia transliterazio zuzenagoetara.

Literatura

Bibhuti Patnaik idazlearen eleberri bat, odia hizkuntzan argitaratua.

14. mendeko Sarala Das poeta kontsideratzen da odia literaturako klasiko nagusia, nahiz eta lehenagoko obrak ere kontsideratzen diren hizkuntza honen adierazgarri, eta batzuk aurrekari ere bai (Charyapada idazkiak, 7-9 mendeak). Klasiko hauek mitololgia hinduarekin daude lotuta batik bat. Era berean, forma poetikoak nagusiki abestuak izateko eratu ziren, izaera musikal handia dute.

19. mendetik, modernotze bat gertatu zen Kabibar Radhanath Ray (1849–1908), Fakir Mohan Senapati (1843–1918) eta Madhusudan Rao (1853–1912) autoreekin, eta haien eskutik eleberria jorratzen hasi zen. 20. mendeko autore ezagunak dira rushna Chandra Kar (1907–1995) eta Muralidhar Mallick (1927–2002).

Zinea

Ekoizpenaren aldetik, bengaleraren ondoren film kopuru handienetakoa sortzen duen Indiako zine industrietako bat da odia hizkuntzakoa, nahiz eta ez izan ezaguna nazioartean. Hasiera batean, bengalerazko zinearen eta Kalkutako ekoizpen indarraren itzalpean garatu zen Odishako zinea, baina 1970tik aurrera bide propioa egin dute bertako ekoizpenek[8].

Hedabideak

19. mendean misiolariekin erlazionatutako agerkariekin hasi zen prentsa odia hizkuntzan. Gero zentzu politiko nazionalistakoak gailendu ziren. Lehen egunkaria, Dainik Asha, 1928an hasi zen argitaratzen Berhampur hirian. Indiaren independentziarekin prentsa asko garatu zen, baina nagusiki politikari zehatzek beren eragina sentiarazteko sortutako agerkariak izan ziren. 1980tik aurrera hori aldatzen hasi zen, asmo komertzialeko prentsa gailentzen hasi zelarik. 2018 urtean, 70 egunkari argitaratzen dira hizkuntza honetan[7].

Prentsaren aldean, irratia ez dago hain garatua, kate gehienak All India Radio sare publikoaren emisorak dira.

Zenbait telebista kate daude odia hizkuntzan, eta Odisha TV (OTV), kable bidezko zenbait katerekin, da enpresa inportanteena. Satelite bidezko lehen katea, ETV Odia, 2002an sortu zen.

Erreferentziak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak