Oksana Xvets

Oksana Oleksandrivna Xvets[1] (ukraineraz: Оксана Олександрівна Швець; Kiev, 1955eko otsailaren 10aibidem, 2022ko martxoaren 17a) ukrainar aktorea izan zen.

Oksana Xvets
Bizitza
JaiotzaKiev1955eko otsailaren 10a
Herrialdea Ukraina
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaKiev2022ko martxoaren 17a (67 urte)
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza
Hezkuntza
HeziketaNational University of Theatre, Film and TV in Kyiv (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Enplegatzailea(k)Ternopil Oblast Academic Drama T. H. Shevchenko Theatre (en) Itzuli
Kyiv National Academic Molodyi Theatre (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm7435645 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Kieven jaioa, 1975ean Ivan Franko Antzokiko estudioan graduatu zen[2][3] eta 1986an Ivan Karpenko-Kary Antzerkia, Zinema eta Telebista Unibertsitatean[3][4]. Ternopileko Musika eta Drama Antzokian, Kieveko Satira Antzokian[5][6] eta Kieveko Antzoki Gaztean lan egin zuen[5][7].

Antzerkian egindako lanagatik ezaguna izan arren, hainbat telesailetan ere parte hartu zuen[8], besteak beste Nasledniki (1975), Taemnitsia Sviatogo Patrika (2006)[8][9], Vozvrastxenie Mukhtara (2011) eta Dom s liliami (2013)[4][9].

1996an Ukrainako ohorezko artistaren titulua eman zioten[2][8].

2022ko martxoaren 17an, Ukrainako inbasioan, Xvets hil zen bonbardaketa batean[4][5][7][10].

Filmografia

UrteaIzenburuaPertsonaiaHizkuntzaOharrak
1975NaslednikierrusieraAtal batean
2003Zavtra budet zavtraAtal batean
2006Taemnitsia Sviatogo Patrikaukrainera
2011Vozvrastxenie MukhtaraKuptsovaerrusieraAtal batean: "Okhota na pianino"
2014Dom s liliamihaurtzaindegiko zuzendaria
Litxnoie deloAtal batean

Erreferentziak

Kanpo estekak