Olaf Pollack

txirrindulari alemaniarra

Olaf Pollack (Berlin, 1973ko irailak 20) alemaniar txirrindulari bat da.

Olaf Pollack
Olaf Pollack
Informazio pertsonala
IzenaOlaf Pollack
Jaiotza data1973ko irailak 20a (50 urte)
Jaiotza herriaBerlin
Jaiotza herrialdea Alemania
Kirol informazioa
Egungo taldeaVolksbank
ModalitateaErrepidea
RolaEsprinterra
TrebetasunaOrotarik
Profesional taldea(k)
1997-1999
200-2004
2005-2006
2007
2008
Agro-Adler-Brandenburg
Gerolsteiner
T-Mobile
Team Wiesenhof
Volksbank
Garaipen nagusiak
Txapelketak

Klasikak
Etapakako itzuliak
Itzuli handiak
Italiako Giroa:
Frantziako Tourra:

Biografia

Esprinter bikaina, Olaf Pollackek bere kirol karrera 1997an hasi zuen Agro taldean. Jarraian, Gerolsteiner taldean aritu zen 2000 eta 2004 artean. Esprinter bezala 2003an nabarmendu zen Alemaniako Itzulian, bere herkide Erik Zabel eta Stuart O'Grady australiarraren aurretik etapa bat irabazi zuenean, eta Italiako Giroan zenbait alditan bigarren geratuz, bere arerio nagusia zen Alessandro Petacchiren atzetik soilik.

2005ean T-Mobile Team taldera pasatu zen. Arrakastarik gabeko denboraldi bat egin zuen. 2006an Kaliforniako Tourrean bi etapa irabazi zituen eta hala, T-Mobile taldearentzat urteko lehen arrakasta lortu zuen. Bereziki Saxonia Behereko Itzuliko esprintetan nabarmendu zen eta ondoren Italiako Giro on bat egin zuen zenbait etapatan bigarren amaituz.

2007an Wiesenhof taldera pasa zen. Talde hau denboraldi amaieran desagertu zen eta Olaf Pollack 2008an Wolksbank austriar taldera joan zen.

2009ko uztailean ustekabean positibo eman zuen dopinaren aurkako kontrol batean eta kontranalisi bat egitea eskatu zuen.

Palmaresa

1996

1997

  • Etapa 1 Saxonia Behereko Itzulian

1998

1999

2000

  • 2 etapa Rapport-Toerrean
  • 2 etapa Saxonia Behereko Itzulian
  • Etapa 1 Tasmaniako Tourrean

2001

  • Nurembergeko Itzulia

2002

2003

2004

2006

  • 2 etapa Kaliforniako Tourrean

2007

2008

Emaitzak Itzuli Handietan

Italiako Giroa

Frantziako Tourra

Erreferentziak

Kanpo estekak

Olaf Pollack - ProCyclingStats