Olatz Altuna Zumeta

Gipuzkoar soziolinguista

Olatz Altuna Zumeta (Usurbil, Gipuzkoa, 1971ko uztailaren 31) gipuzkoar soziologo eta soziolinguista da. Euskararen egoera soziolinguistikoa ezagutzeko metodologien eta datuen azterketan aditua da.

Olatz Altuna Zumeta

Olatz Altuna eta Maialen Iñarra, Berria (2022-05-28)
Bizitza
JaiotzaUsurbil1971ko uztailaren 31 (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksoziolinguista

Inguma: olatz-altuna-zumeta

Bizialdia

Kale-erabilera 2016an. Olatz Altuna[1]

Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Hizkuntza Plangintza graduondoko (HIZNET) irakaslea. Soziolinguistika Klusterrean dihardu euskara biziberritzeko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetan. Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren koordinatzailea eta zuzendaria da 1997tik.

Euskararen kale-erabilera Gipuzkoan (1999-2016)[1]

Altunaren iritziz, 30 urteko ibilbidea ikusita, erabilerak gora egin du, baina 2022an baino handiagoa zen 2006an; bestalde, erabilerak beheranzko joera zuen 2016an, eta hori 2022an eten izanari balioa eman behar zaiola. 30 urteko bilakaera horretan bi puntuko gorabeherak baino ez da agertzen. Oso marjina txikia da. Erabileraren aldagaia mugitzea ez da erraza; hizkuntza ohiturek, aldagai demografikoek eta beste hainbatek eragiten baitute. Hala ere, aldaketa handi bat emateko, Altunak uste du birpentsatu behar direla biziberritze prozesuan egiten diren egitasmoak, zerk izan duen arrakasta eta zerk ez.[2][2]

Josemi Zumalabe Fundazioan lan egiten zuela, Baltasar Garzón epaile espainiarrak kartzelara bidali zuen ezker abertzaleko beste 46 pertsonarekin batera Ekin kasua zela eta. Ekin kasuaren makroepaiketa, urte eta erdi iraun zuena, 2005eko azaroan hasi zen, eta 56 prozesatu ziren aulkian, ETAko kide izatearen akusaziopean edo banda armatuko zuzendaritzaren aginduak betetzeagatik. Kartzelan urte batzuk egon eta gero, azkenean 2009an, Espainiako Epaitegi Gorenak absolbitu zituen eta kalera atera ziren. Auzitegi Gorenak gogor kritikatu zuen Audientzia Nazionalak emandako epaia, ulertu baitzuen ezarritako zigorrak baimendutakoaren mugan jarri zirela, eta epaiak ez zuela halakorik justifikatu.[3]

Lanak

Liburua

2001ean Euskalkia eta hezkuntza liburua argitaratu zuen Euskal Herri osoko hainbat aditurekin batera (Xole Aire, Olatz Altuna , Estibaliz Amorrortu, Xabier Amuriza, Ane Barruso, Begoña Bilbao Bilbao, Juan Martin Elexpuru, Gillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia , Iñaki Gaminde, Juan Luis Goikoetxea, Xabier Isasi, Martta Laco, Julian Maia, Oihana Munduate, Fernando Olabarrieta, Karmele Perez , Alazne Petuya, eta Margarita Rekarte).[4]

Artikuluak

Hainbat artikulu argitaratu ditu soziolinguistikaz, gehienak BAT aldizkarian baina Euskaltzaindiaren EUSKERA aldizkarian ere badira batzuk. Hauek dira horietako :artikulu batzuk:[5]

IzenburuaEgileakAldizkariaUrtea
Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia[6]Olatz Altuna Zumeta, Jone Miren Hernandez GarciaBAT2021
Euskaldunon dentsitateak zer-nolako eragina du euskararen kale-erabileran?Olatz Altuna ZumetaBAT2018
“Mintzajardunaren azken urteotako bilakaera. Aurrera begirako erronkak”. Mikel Zalbideren txostenari iruzkinakOlatz Altuna ZumetaBAT2016
Euskararen ahozko kale-erabilera: erronkak[1]Maialen Iñarra Arregi, Olatz Altuna ZumetaEUSKERA2016
Hizkuntza-erabileraren neurketaren metodologiaOlatz Altuna Zumeta, Asier Basurto ArrutiBAT2012
Hizkuntzen Kale-erabileraren VI. Neurketa, 2011. Emaitza nagusiakOlatz Altuna Zumeta, Xabier Isasi Balanzategi, Iñaki Iurrebaso Biteri, Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba, Rosa Ramos Alfaro, Belen Uranga ArakistainBAT2012
Euskararen kale erabilera GasteizenOlatz Altuna ZumetaEUSKERA2011
Euskararen ezagutza eta erabilera. Datuak zer diote?Olatz Altuna Zumeta, Itziar Elortza , Fermin Lazkano , Erramun Osa IbarlozaBAT2009
Euskal Herriko kale erabileraren neurketa. Ikerketaren nondik norakoakOlatz Altuna ZumetaBAT2007
Euskararen datu-basea -EDB 1.0- www.sortu.org/edbOlatz Altuna Zumeta, Iñaki Iurrebaso BiteriBAT2004
Euskaini: euskarazko eskaintzaren adierazleaOlatz Altuna Zumeta, Pablo Suberbiola UnanueBAT2003
Erabileraren IV kale neurketa. Emaitzen azterketaOlatz Altuna ZumetaBAT2002
Erabileraren kale neurketa. Ibilbidea eta metodologiaOlatz Altuna ZumetaBAT2002
Euskal Herri mailako erabileraren laugarren kale neurketa abianOlatz Altuna ZumetaBAT2000
Euskararen kale erabilpena Euskal HerrianOlatz Altuna ZumetaBAT

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak