Gurutze Ezkurdia

Bizkaiko irakasle eta idazlea

Gurutze Ezkurdia Arteaga (Bilbo, 1958) euskal idazlea, mendizalea eta irakaslea da. Bere liburuetan gai hauek jorratu ditu beste hainbatekin lankidetzan: eskola, euskara, hezkuntza, pedagogia, emakumeak, historia, nazionalismoa eta hizkuntzalaritza. Eskolako testuliburuak sakon aztertu ditu, euskal lurraldearekin, historiarekin eta kulturarekin lotutako edukien ikuspegitik. XX. mendean hainbat emakume maistra eta irakasleren lanak ezkututik azalera ekarri ditu.[1][2]

Gurutze Ezkurdia

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: gurutze-ezkurdia-arteaga

Irakasleen irakaslea

Historian lizentziaduna eta Pedagogian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultatean (lehen Bilboko Irakasleen Eskola izenekoa) irakaslea izan da 1995tik Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailean. Irakasle-Eskolako zuzendaria ere izan da 2010. urteaz geroztik.

Ikertzailea

2004an "La identidad y el entorno en el curriculum" izenburuko tesia aurkeztu zuen EHUn, Paulo Iztueta-ren zuzendaritzapean.[3] XX. mendean zehar Euskal Herriko eskoletan erabiltzeko argitaratutako 70 testu-libururen eduki testuala eta ikonografikoa aztertu zituzten. Guztira 13.310 orrialde eta 22.228 ikono,bai euskaraz, bai gaztelaniaz eta frantsesez, hiru kategoriatan banatuta, legeria desberdinen arabera. Euskarri informatikora pasa zituzten liburuak, bai datuak husteko bai ondoren tratatzeko. Aztertutako testuliburuen edukiak ez zeudela behar bezala egokituta ondorioztatu zoten ez lurralde soziokulturalarekin ez eta ikasleak zuen erreferentziazko euskal taldearen historiarekin ere; Euskal Herriko historia ez zela XX. mendeko testuliburuetan aztertzen, eta euskal lurraldeari egiten zitzaion erreferentzia inkonexoa zela, argitaletxeen araberakoa, eta ez zela koherentea euskal ingurune soziokulturalarekin.

Geroago Araka ikertaldearen kide izan da eta curriculuma eta identitatearen arteko loturetan ikerlari aritu da Begoña Bilbao Bilbao, eta Karmele Perez Urrazarekin.[4][5][6] Josu Chuecarekin batera lan sakon bat egin zuten irakaskuntzan eta eskolan aritu izan diren hainbat emakumeren ekarpena dokumentatzeko. Besteak beste, 17 emakume hauen lanak dokumentatu dituzte: Paulina Ramos, Mercedes Viguera, Rosario Olazabal, Koldobike Natxitube, Juliana Mujika, Pilar Sansinenea, Petra Gandarias, Rakel Alda, Consuelo Gallastegi, Pilare Alba, Catalina Alastuey, Mercedes Kareaga, Miren Gezala, Maria Jesus Ibaseta, Monika Lekunberri, Sorne Unzueta, eta Maria Biskarret.

Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka nagusiak. “Hemengo gatazkarik handiena ez da politikoa, kulturala baizik. Euskal Herriak ez du izan botererik 500 urtean, baina mantendu du bere kultura. Noiz egon da kinka larrian euskal kultura? Oraintxe bertan”.[1][7]

Lanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Ezkurdiaren 40 lan azaltzen dira,[8] horien artean 11 artikulu, bi hitzaldi, 7 asignatura eta hainbat lankideren argitaratu dituen zortzi liburu hauek:

  • Emakumeak, hitza eta bizitza.(2012) Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca Intxusta. UPV/EHU arg
  • Eskolarako material lantegia. Bilboko Irakasle Eskola (2008) Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga, Iñaki Gaminde Terraza, Karmele Perez Urraza. UPV/EHU arg
  • Mendebaldetik 10 urtegarrenean. (2006) Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Kaxildo Alkorta Barrena, Eneko Barrutia Etxebarria, Begoña Bilbao Bilbao, Jesus Eguzkitza, Gurutze Ezkurdia Arteaga, Iñaki Gaminde Terraza, Juan Luis Goikoetxea Arrieta, Joseba Intxausti Rekondo, Koldo Isusi Zuazo, Anjel Lobera Revilla, Karmele Perez Urraza, Udane Goikoetxea Bilbao, Idoia Alzibar Garitaonandia, Julen Gabiria Lara, Carmen Landajo Etxebarria. MENDEBALDE arg
  • Ikuspegi soziokulturala Euskal Herriko hezkuntzan. (2006) Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga, Karmele Perez Urraza. UPV/EHU arg
  • Identitatea eta ingurunea curriculumean. (2004) Gurutze Ezkurdia Arteaga. UPV/EHU arg
  • Curriculuma eta ingurunea Euskal Herrian. (2004) Gurutze Ezkurdia Arteaga. UTRIUSQUE VASCONIAE
  • Euskal curriculuma ala euskal dimentsioa curriculumean? (2004) Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga, Karmele Perez Urraza. UTRIUSQUE VASCONIAE
  • Euskalkia eta hezkuntza (2001) Xole Aire, Olatz Altuna Zumeta, Estibaliz Amorrortu Gomez, Xabier Amuriza Zarraonaindia, Ane Barruso Lazkano, Begoña Bilbao Bilbao, Juan Martin Elexpuru Arregi, Gillermo Etxeberria Ugalde, Gurutze Ezkurdia Arteaga, Iñaki Gaminde Terraza, Juan Luis Goikoetxea Arrieta, Xabier Isasi Balanzategi, Martta Laco, Julian Maia Larretxea, Oihana Munduate, Fernando Olabarrieta Artetxe, Karmele Perez Urraza, Alazne Petuya Ituarte, Margarita Rekarte Barriola. MENDEBALDE arg.

Erreferentziak

Kanpo estekak