Olatz Salvador

musikari eta kantautorea

Olatz Salvador Zaldua (Donostia, 1990) kantautorea eta musikaria da.

Olatz Salvador
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta egile abeslaria
Genero artistikoapop rock

olatzsalvador.com
Twitter: OlatzSalvador Instagram: nahia_2007 Badok: olatz-salvador Spotify: 7cV8rrm23yUOT1ZRJFxZxk iTunes: 1171926811 Last fm: Olatz+Salvador Musicbrainz: 89e34493-4156-489f-a809-50b5ae4aeaa6 Discogs: 9020473 Musikasten: olatz-salvador Deezer: 13342403 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Txiki-txikitik sentitu zuen bere barnean musikaren deia.[1] Solasean hasi baino lehenago kana-mamarrean aritzen omen zen. Eduardo Salvador eta[2] Iñaki Salvador musikarien alaba eta iloba da.[3][4]

Ibilbidea

2010 geroztik urte pare bat lehenago sortu zen Skakeitan taldean aritzen da teklatua jotzen eta koruak egiten, musika jaialdi ugaritan parte hartuz.[5][6]

2014tik aurrera bakarkako bideari ere ekin dio.[7][8] Lagunek berak idatzitako abestiak entzutean animatu zuten jendaurrean erakustera.[9] Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu.[10]

Nire musikaren bitartez kontakizunak jostea iruditzen zait sortzearen gauza ederrenetako bat. Abestiek hegan egin dute eta pertsona bakoitzarengan esanahi ezberdin bat dute. (Olatz Salvador)[11]

2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[5] Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernandez, Lide Hernando, Miren Narbaiza) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da 2020ko bukaeratik.[12][13]

Lehen pausoak eman ditugu eta hau nabaritzen da, programatzaile askok kontutan hartzen dutelako emakumezkoen presentzia eta honek duen garrantzia. (Olatz Salvador)[11]

2021eko hasieran, urtarrilaren 19an, bigarren diskoa aurkeztu du: 'Aho uhal'. Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du. Harekin parte hartu duten musikariena ez ezik, beste artista baten ahotsa ere entzuten da haren kantuetako batean: Gata Cattana[14][15][16][17] 2021eko udaberrian, aurkezpen kontzertuekin hasi da.[18]

Diskoak

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak