Olivia Newton-John

abesle eta antzezle britaniaustraliarra

Olivia Newton-John, ezizena Livvy (Cambridge, Ingalaterra, 1948ko irailaren 26a - Santa Barbara konderria, Kalifornia, 2022ko abuztuaren 8a) australiar abeslari eta aktorea izan zen. Abeslari moduan 100 milioi ale baino gehiago saldu zituen, munduko arrakastutsuenetariko bat izanik.[1] Gainera, zineman, John Travoltarekin batera, Grease musikal ospetsuaren protagonista izan zen.

Olivia Newton-John
Bizitza
JaiotzaCambridge1948ko irailaren 26a
Herrialdea Australia
 Erresuma Batua
HeriotzaSanta Ynez Valley (en) Itzuli2022ko abuztuaren 8a (73 urte)
Hobiratze lekuaSanta Ynez (Kalifornia)
Heriotza moduaGaixotasun terminala: bularreko minbizia
Familia
AitaBrinley Newton-John
AmaIrene Helen Käthe Born
Ezkontidea(k)Matt Lattanzi  (1984 -  1995)
John Easterling  (2008 -  2022)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, zinema aktorea, estudioko musikaria, egile abeslaria, aktorea eta musikagilea
Lantokia(k)Los Angeles
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
countrya
pop rock
dance popa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaUni
EMI
MCA Records

olivianewton-john.com
IMDB: nm0000556 Allocine: 1845 Rottentomatoes: celebrity/olivia_newtonjohn Allmovie: p52476 Metacritic: person/olivia-newton-john TV.com: people/olivia-newton-john
Facebook: olivianewtonjohn Twitter: olivianj Instagram: therealonj Youtube: UCm3MHjUa5oXEKRe-yMx2Fvg Souncloud: olivia-newton-john-official Spotify: 4BoRxUdrcgbbq1rxJvvhg9 iTunes: 95110 Last fm: Olivia+Newton-John Musicbrainz: 10ccb5d8-f9d5-4954-9441-3419b522a214 Songkick: 510171 Discogs: 162670 Allmusic: mn0000473554 Find a Grave: 242447483 Deezer: 5632 Edit the value on Wikidata

Biografia

Gurasoak Brinley "Bryn" Newton-John galestarra (1914-1992) eta Irene Helene Born judu alemaniarra (1914-2003) izan ziren. Hiru neba-arrebetariko nagusiena zen, Rona Newton-John ahizpa (1943-2013), bera bezala minbiziz hil zen aktorea izan zen eta Hugh Francis Newton-John neba (1939-2019).

Amaren aldeko aitona Max Born fisikari eta matematikari alemaniarra izan zen, eta Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1954an mekanika kuantikoan egindako lanengatik.

Bost urte zituela, familia Australiara joan zen, aitari irakasle lana eskaini baitzioten Melbourneko unibertsitate batean. Australian, haurtzaroan eta nerabezaroan, Melbourneko Unibertsitatean ikasi zuen.

Abeslari

Dionne Warwick, Don_Kirschner, Helen Reddy eta Olivia Newton-John, Kirschnerren Don Kirshner's Rock Kontzertu saioaren bigarren urteurrena ospatzeko festa, 1974

Abeslari gisa hastapenak institutuan egin zituen, Sol Four izeneko emakumezkoen taldean.[2]

Bere lehen albuma, If Not For You, 1971n grabatua, Estatu Batuetara iritsi zen eta arrakasta ertaineko hiru bakun lortu zituen: «Banks of The Ohio», «Me and Bobby McGee» (lehendik zegoen abesti baten bertsioa) eta «If Not For You». Bi urte geroago bigarren albuma aurkeztu zuen, Let Me Be There, «Take Me Home, Country Roads» country balada nabarmenduz.

Eurovision Jaialdia

1974an Erresuma Batua ordezkatu zuen Ingalaterrako Brighton hirian egin zen Eurovisión jaialdian. «Long Live Love» abestia interpretatu zuen, eta 4. postuan geratu zen. Irabazlea Suediako ABBA taldea izan zen «Waterloo» abestiarekin eta bigarren postuan Gigliola Cinquetti «Si» abestiarekin. Urte hartan, If You Love Me, Let Me Know izenaz atera zuen hirugarren albuma album-zerrendako lehen postuetara iritsi zen, eta «I Honestly Love You» diskoko balada bat AEBetako Billboardeko lehen postuan finkatu zen.

Arrakasta Estatu Batuetan

Berehala, grabazio-estudioetan sartu zen hurrengo LP-a grabatzeko, eta arrakasta handia izan zuen Estatu Batuetako merkatuan: Have You Never Been Mellow. Arazorik gabe igo zen 1975ean albumetako lehen postura, eta izen bereko gaia jarri zuen Hit Paradereko lehen postuan. Disko horretako «Please Mr. Please» country estiloko balada nabarmendu zen.

1975ean Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta laster egin zen pop musikako eta country musikako abeslari famatu. Bere ibilbidean zehar, bost alditan lortu zuen bere abestiak salmenta-zerrendetan sartzea. Horietako bat «Physical» izan zen, hamar astez postu horretan egon zena. Lau Grammy sari ere irabazi zituen. 1979an, Music for UNICEF ongintza-kontzertuan parte hartu zuen Rest your love on me y The Key abestuz, besteak beste, Bee Gees, ABBA, Donna Summer, eta Rod Stewartekin .

Grease eta Xanadu filmetako aktorea

Olivia Newton-John, 1978.11.24

Bularreko minbizia diagnostikatu ondoren, minbiziari buruzko ikerketaren defendatzaile bihurtu zen. Bularrak auto-aztertzeko Liv-Kit produktuaren bozeramailea izan zen. Gaia Retreat & Spa-ren jabe partziala ere izan zen Byron Bayn, Australian, eta «geure burua, gorputza eta arima berritu, eguneratu eta zaharberritzeko leku ezin hobea» zela iragartzen zuen.[3]

Osasun-arazoen inguruko arrazoi humanitario askotan parte hartze aktiboa izan zuen. Japonian, 1978an, kontzertu-bira bat bertan behera utzi zuen,[4] arrantza-sareetan harrapatutako izurdeen sarraskiaren aurka protesta egiteko (ondoren, biraren programa berritu egin zen, Japoniako gobernuak gaia ikertzen ari zela esan zionean). 1979ko Music for UNICEF izeneko kontzertuan parte hartu zuen Haurraren Nazioarteko Urteko telebistaren mundu-transmisiorako. Kontzertuan, artistek abestiak interpretatu eta opariak betiko eman zituzten, batzuk helburuaren mesedetan. Nazio Batuen Ingurumen Programako Borondate Oneko Enbaxadore izendatu zuten.[5]

Aktibismo soziala

Olivia Newton-John etaTravolta, 1982
Olivia Newton-John "Olivia Newton-John & Friends" kontzertuan, Sydney 2008

1991n, Colette Chuda / CHEC (Coalición de Salud Ambiental de los Niños) ingurumen-funtsaren bozeramaile nazional bihurtu zen, Colette Chuda, lau urteko neskatila, familiaren laguna, minbiziaren ondorioz hil ondoren, (Chuda Newton-Johnekin eta bere alaba Chloerekin batera aurkeztu zuten 1989ko Warm albuma).

Era berean, minbiziaren diagnostikoak eragin nabarmena izan zuen haren musikak horri buruzko aipamenen bat egitean. 1994an Gaia: One Woman's Journey kaleratu zuen. Horixe izan zen kanta guztiak idatzi zituen lehen albuma, eta musikagile gisa gogotsuago parte hartzera bultzatu zuen. 2005eko Stronger Than Before izan zen disko berria; albumaren salmentetatik lortutako irabaziak bularreko minbiziaren ikerketari eman zitzaizkion.

2008an, Melbourneko (Australia) Olivia Newton-John Cancer and Wellness Centre eraikitzen laguntzeko dirua bildu zuen.

2019. urtearen amaieran, Britainiar Inperioko Dama izendatu zuten, karrera artistikoagatik eta minbiziaren borrokan eta prebentzioan egindako lan humanitarioagatik.

Bizitza pertsonala

Matt Lattanzi aktorearekin ezkonduta egon zen zen 1984-1995 bitartean. Alaba bat izan zuten, Chloe Rose Lattanzi (Los Angeles, 1986) abeslari eta aktorea. Newton katolizismoan hazi zen, baina hogeita zazpi urte bete zituenean alde batera utzi zuen bere bizitza erlijiosoa. 1985ean bere sinesmenak gorde zituen berriro, eta hil arte budista izan zen, eta erlijio-sinesmenak "lanean" zeudela esan zuen. 80ko hamarkadaren amaieran, Australian eta Estatu Batuetan, Koala Blue izeneko arropa-marka atera zuen Pat Farrar lagunarekin batera. Finantza-akatsengatik, porrot egin zuen 1992an, baina ekonomikoki aurrera egin zuen, pantaila txikirako publizitateari eta telefilmei esker.

***Newton-John, 2008ko irailean Sidneyko Estatu Antzokian egindako aurkezpenean.

1996. urtetik Patrick McDermott kameralariarekin harreman sentimentala izan zuen, 2005ean itsasontziz egindako ibilaldi batean desagertu zen arte. Baina, 2016. urtean, zurrumurruak sortu ziren, McDermott Mexikon ikusi zutela eta haren heriotza simulatu zuela Oliviarekin zuen harremana hausteko.[6] 2008ko ekainaren 21ean, Peruko mendi baten gainean, neguko solstizioa lekuko zela, John "Amazon" Easterling handiarekin ezkondu zen ezkutuan.

Eritasuna eta heriotza

1992an beste arrakasta baterako prestatu zen, Back to Basics - The Essential Collection 1971-1992 bilduma arrakastatsua plazaratu zuenean, eta hamar urte lehenago egindako Physical diskoaren lehen bira antolatu zuen. Albuma atera eta gutxira, bularreko minbizia diagnostikatu zioten, eta horrek bildumako publizitate guztia bertan behera uztera behartu zuen, tourra barne (bere diagnostikoa aita hil zen asteburu berean jaso zuen).[7] Tratamendu luze baten ondoren, indarberritu zen.[8]

2012an, minbizia detektatu eta hogei urtera, berriro izan zuen, baina sekretuan gorde zuen. 2017an, hirugarren aldiz minbizia diagnostikatu ziotela esan zuen. Medikuek bizkarrezurrean oinarritutako tumore bat diagnostikatu ziotela eta erradioterapia egin ziotela azaldu zuen; terapia naturalak jarraitu eta minetarako kanabis olioa kontsumitu zuela ere esan zuen. Kalifornian zegoela, Seven Network kanal australiarrean deklaratu zuen: «Tratamendu naturala egiten dut, eta oso ondo nago»,[9] .

2022ko abuztuaren 8an, Kalifornia hegoaldeko etxean hil zen, 73 urte zituela, minbizia dela-eta.[10]

Sariak eta aintzatespenak

Newton Elizabeth II.a Ingalaterrakoa eta Felipe Edinburgokoa, Roger Woodward eta Paul Hogan, Sydney 1980
Newton-John Oscar sarietan, 1989
Olivia Newton-John The Starren inaugurazio handia, 2011.09.15
Newton-John Viña del Mar aurkezpenean, 2017

Hainbat ohore eta aintzatespen jaso zituen bere ibilbidean:

  • 1979an, Inperio Britainiarraren Ordenaren (OBE) domina jaso zuen Isabel II.a erregina buru zuen ekitaldi publiko batean.
  • 2006an, Australiako Ordenaren (OA) domina jaso zuen, 1990eko kantari eta aktore egindako zerbitzuengatik. [5]
  • 1981eko abuztuaren 5ean, bere izarra jaso zuen Hollywoodeko ospearen pasealekuan.[11]
  • 1990ean, Nazio Batuetan ingurumen-programan egindako lanagatik saritu zuten.[5]
  • Hamabi izendapen izan zituen,[12] eta horietatik lau Grammy Sarietan irabazi zituen.[12]
  • American Music Sarietan, bere hamahiru izendapenetatik hamar irabazi zituen.[13]
  • Globo sarietarako ere bi izendapen jaso zituen.[14]
  • Nazio Batuen Ingurumen Programako Borondate Oneko Enbaxadore izendatu zuten

Diskografia

  • If Not for You (1971)
  • Olivia (1972)
  • Let Me Be There (1973)
  • Long Live Love (1974)
  • If You Love Me, Let Me Know (1974)
  • First Impressions (1974)
  • Have You Never Been Mellow (1975)
  • Clearly Love (1975)
  • Come on Over (1976)
  • Don't Stop Believin' (1976)
  • Making a Good Thing Better (1977)
  • Totally Hot (1978)
  • Physical (1981)
  • Soul Kiss (1985)
  • The Rumour (1988)
  • Warm and Tender (1989)
  • Gaia: One Woman's Journey (1994)
  • Back with a Heart (1998)
  • 'Tis the Season (2000)
  • (2) (2002)
  • Indigo: Women of Song (2004)
  • Stronger Than Before (2005)
  • Grace and Gratitude (2006)
  • Christmas Wish (2007)
  • A Celebration in Song (2008)
  • This Christmas (2012) (John Travoltarekin)[15]
  • A Celebration in Song (2008)
  • This Christmas (2012)

Soinu-bandak

  • Grease (1978)
  • Xanadu (1980)
  • Tal para cual (1983)
  • It's My Party (1996)
  • Sordid Lives (2001)
  • A Few Best Men (2012)

Filmografia

Zinema

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1965Funny Things Happen Down UnderOliviaBigarren mailako pertsonaia
1970ToomorrowOlivia
1972The CaseBeraBBC2ren telesaioa
1976A Special Olivia Newton-JohnBeraTelesaioa
1977Only OliviaBeraTelesaioa
1978OliviaBeraTelesaioa
GreaseSandy Olsson
1980XanaduKira
Hollywood NightsBeraTelesaioa
1983Two of a KindDebbie Wylder
1988She's Having a BabyBeraCameo
1989Mothers & OthersBeraTelesaioa
1990A Mom for ChristmasAmy MillerTelefilma
1991Madonna: Truth or DareBeraCameo
1994A Christmas RomanceJulia Stonecypher
1996It's My PartyLina Bingham
2000Sordid LivesBitsy Mae Harling
2001The Wilde GirlsJasmine Wilde
2002A Night with OliviaBeraTelesaioa
2003Live in Japan '03BeraTelesaioa
2008Sordid Lives: The SeriesBitsy Mae Harling
2009Kathy Griffin: My Life On The D-ListBeraTelesaioa
20101 a MinuteBeraDokumentala
GleeBera2 atal
Score: A Hockey MusicalHope Gordon
2011A Few Best MenBarbara Ramme
2017Sharknado 5: Global SwarmingOrionTelebistarako filma
2020El muy excelente Sr. DundeeOlivia

Telebista

UrteaIzenburuaRolaOharrak
1972The CaseBere buruaBerezia: BBC Cliff Richard etaTim Brooke-Taylorrekin
1974Festival de la Canción de Eurovisión 1974Erresuma Batuaren ordezkari, 4, postua
1976A Special Olivia Newton-JohnBerezia: ABC
1977Solo OliviaBerezia: BBC
1978OliviaEspecial de la ABC (¡Olivia!, invitados: ABBA y Andy Gibb)
1980Hollywood NightsBerezia: ABC
1982Let's Get Physical
Saturday Night LiveBere burua - aurkezleaTambién estrella musical invitada
Olivia en ConciertoBere buruaBerezia: HBO
1988Olivia Down Under
1990Cuentos intemporales de HallmarkBere burua - aurkezlea6 atal
1995El hombre del río NevadoJoanna WalkerPapel recurrente (3 atal)
Ned y StaceyBere buruaAtala: "Reality Check"
¿Esta es tu vida?Andrew Neil-i Elkarrizketa Erresuma Batuko 4. kanalean
1997Tracey asume...Atala: "Childhood"
Murphy BrownAtala: "I Hear a Symphony"
2001BetteAtala: "The Invisible Mom"
2002Una noche con OliviaBerezia Seven Network
2003En directo en Japón 2003Berezia: TV Tokyo
2003/07American IdolBere burua - epaimahai gonbidatua3 atal
2008Vidas sórdidas: La serieBitsy Mae HarlingPapel recurrente (12 episodios)
2009Kathy Griffin: Mi vida en la lista DBere buruaAtala: "Fly the Super Gay Skies"
2010GleeAtalak: "Bad Reputation" y "Journey to Regionals"
2015RuPaul's Drag RaceBere burua - epaimahai gonbidatua"Glamazonian Airways"
Bailando con las estrellas"Famous Dances Night"

Erreferentziak

Kanpo estekak