On Diego Lopez Haroko kale nagusia

Artikulu hau Bilboko hiribideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gran Via».

On Diego Lopez Haroko kale nagusia[1] Bilboko kale nagusienetariko bat da. Askotan, testuinguruak Bilbo seinalatzen badu, Kale Nagusia ere deitua.

On Diego Lopez Haroko kale nagusia
Geografia
LurraldeaBilbo
Map

Bizkaiko hiriburuko merkataritza eta finantza gune garrantzitsua da: han daude jende askori zerbitzu egiten dieten banketxe, erakunde publiko eta denda asko.

Kokalekua

Abando eta Indautxu auzoen artean hedatzen da, eta Moyua plaza zeharkatzen du.

Historia

1300ean Diego Lopez V.a Harokoaren omenez izendatu zuten, uria eratu zuen Bizkaiko jauna hain zuzen ere, 1876an Altzola, Atxukarro eta Hoffmeyer arkitektoek Bilboko zabalgunea onestean, Abandoko elizatean diseinatu zuten.

Ezaugarriak

1,5 kilometroko luzera eta 50 metroko zabalera ditu. Plaza Biribilean hasten da, eta ipar-mendebalderantz jotzen du San Mamesko larreetara, non Jesusen Bihotza plazan duen bukaera. Ia erdigunean (Plaza Biribiletik 600 metrora eta Jesusen Bihotzetik 800 metrora) Federico Moyúa plaza du, Bilboko zabalgunearen benetako erdigunea.

Kale honetan daude hiribilduko bizitegi, merkataritza eta enpresa eraikin nagusienetariko batzuk, adibidez:

Argazki galeria

Erreferentziak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


Kanpo estekak