Onditz Iturbe

mendi lasterkaria

Onditz Iturbe Arginzoniz (Igorre, Bizkaia, 1991ko apirilaren 12a) atleta, mendi lasterkaria eta irakaslea da.[1]

Onditz Iturbe

Bizitza
JaiotzaIgorre1991ko apirilaren 12a (33 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : English studies (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta eta irakaslea
Atletismoa
Kirol diziplinakMendi lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 

IAAF: 15002863 Edit the value on Wikidata

Biografia

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ingeles irakasle izateko ikasketak egin zituen EHUn eta hezkuntza arloan dihardu lanean.

Betidanik izan du oso bizimodu aktiboa. Oso gazterik hasi zen atletismoan, Inazio Zubizarreta eskolako taldean lehenik eta Arratia BHIko taldean ondoren. Federatu mailara iritsi zenean, Arratihartz taldean egon zen urtebete, baina taldea desegin zen. Ostean, Laudio Atletismo taldera joan zen eta ondoren Bilbao Atletismo taldera. 2019tik aurrera, Airamendi Korrikalariak taldean sartu zen eta mendi lasterketetan ere aritzen da. Askotariko kirolak gustatzen zaizkio. Korrika egiteaz gain, batez ere, bizikletan ibiltzea eta igeri egitea.

Ondiz Iturbe. Lemotx Trail lasterketan, 2021
Ondiz Iturbe. Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikala, 2022

Palmaresa

2020

  • 2020an Axpen jokatu zen Sorginen Lasterketaren hamahirugarren edizioan, emakumezkoetan 1. postua.[2][3]
  • Trapagarango Kronoeskalan txapeldun
  • Ordiziako Mendi Maratoi Erdia irabazi.

2021

  • 2021ean Gasteizko maratoi erdia irabazi.
  • 2021ean Gorbeia Suzien mendi lasterketa1Gorbeia Suzien 31K 2021 proban. emakumezkoetan 2. postua. (3:45:02).[4]
  • Espainiako Trail Txapelketa (FEDME): indibidualki 5. eta selekzioka txapeldun (Euskal Herria).
  • Espainiako Trail Txapelketa (RFEA): indibidualki 6. eta taldeka txapeldun (Bilbao Atletismo Santutxu).
  • Espainiako Federazioen arteko Trail Txapelketa (RFEA): indibidualki 2. eta selekzioka txapeldun (Euskadi).
  • Euskadiko Trail Txapelketa (EAF): txapeldun bai indibidualki baita taldeka (Bilbao Atletismo Santutxu).
  • Euskadiko Trail Txapelketa (EMF): txapeldun bai indibidualki baita taldeka (Aiaramendi Korrikalariak).
  • Galdames Mendi Bira/Bastida Trail/Lezamako Mugetatik: 1.
  • Zaldibiako Mendi Lasterketa: 3.
  • Lemoatx Trail proban emakumezkoetan irabazlea.[5]

2022

  • 2022ko urtarrilean Bizkaiko Kros Txapelketan (Ortuella) irabazlea.[6]
  • 2022ko martxoan UZ Trail Mendi Lasterketako txapelduna.[7]
  • 2022ko martxoan Kilometro Bertikala, Espainiako Txapelketaren (Las Hurdes) irabazlea.[8]
  • 2022ko apirilean Jaengo Kilometro Bertikaleko lasterketan irabazlea.
  • 2022ko apirilean Arrasate Udalatx mendi lasterketako irabazlea[9].
  • 2022ko apirilean Kilimon Traileko irabazlea[10]

2023

  • 2023ko irailean Kilometro Bertikala, Espainiako Txapelketaren (Villanuga, Huesca) irabazlea. [11]
  • 2023ko irailean Gorbeia Suzien 4. postua lortu zuen., euskaldun onena izan zen.[12]
  • 2023ko abenduan Gasteizko 45.Maratoi Erdiaren irabazlea marka berria ezarriz (1:16.34).[13][14]

Erreferentziak

Kanpo estekak