Arrasate Udalatx mendi lasterketa

Arrasateko mendi lasterketa


Arrasate Udalatx mendi lasterketa Arrasaten jokatzen den mendi lasterketa da. 2015ean izan zuen lehenengo ekitaldia. Mondraitz Kirol Klubak antolatzen du.

Arrasate Udalatx mendi lasterketa
AntolatzaileaMondraitz Kirol Kluba
Sorrera2015
TokiaArrasate (Gipuzkoa)
Modalitateamendi lasterketa
Distantzia21 km
ErrekorrakGizonezkoak (2024):
1:47:10, Euskal Herria Ibai Larrea
Emakumezkoak (2022):
2.07.32, Euskal Herria O. Iturbe
TxapeldunakGizonezkoak (2024):
Euskal Herria Ibai Larrea
Emakumezkoak (2024):
Euskal Herria Ainara Urrutia

2020ko eta 2021eko ekitaldiak ez ziren jokatu COVID-19 pandemiaren erruz.

Ibilbidea

21 kilometrotako ibilbidea da Arrasaten hasi eta amaitzen dena. Ibilbidean zehar Udalatx (1092m) mendira igotzen da. Handik Betsaidera joaten da eta Udalatik zehar Arrasatera jeisten da.

2023ko ekitaldian eguraldi txarraren ondorioz ez zen Udalatxera igo eta ibilbide alternatiboa osatu zuten korrikalariek, Arrasaten hasi, Udalatik Txukirrilora, handik Besaidera eta azkenik Arrasatera jeitsi. Ibilbide laburragoa bakarrik ez, desnibela ere 50 metro txikiagoa izan zen[1].

Palmaresa

UrteaGizonezkoaDenboraEmakumezkoaDenbora
2015[2] Imanol Goñi1:49:17 Oihana Kortazar2:13:50
2016[3] Aritz Egea1:49:23 Aitziber Ibarbia2:14:42
2017[4] Markel Urigoitia1:54:16 Oihana Azkorbebeitia2:13:55
2018[5] Julen Larruzea1:47:39 Ane Zabala2:23:58
2019[6] Asier Larruzea1.47.37 Oihana Azkorbebeitia2.11.06
2020-
2021
ez zen jokatu
2022[7] Gontzal Murgoitio1:47:23 Onditz Iturbe2.07.32
2023[8] Mikel Zabalegi1:32:31 Oihana Azkorbebeitia1.51.41
2024[9] Ibai Larrea1:47:10 Ainara Urrutia2:17:15
  • 2023ko ekitaldian ibilbidea laburragoa izan zen[8].

Erreferentziak

Kanpo estekak