Orojale

Animalia- zein landare-substantziak janez elikatzen dena

Orojaleak edo omniboroak animaliez zein landareez elikatzen diren izaki bizidunak dira[1]. "Denetatik jaten duena" esan nahi du omniboro hitzak.

Erroiak orojaleak dira.

Animalia hauek oportunistak dira eta bere digestio-aparatua edozein elikagai aprobetxatzeko gai da. Animalia-multzo ezberdinetatik eboluzionaturiko animaliak dira. Lehendabiziko ornodunak hasieran iktiofagoak, gero intsektiboroak, haragijaleak eta azkenekoz belarjaleak izan ziren[2]. Haragijale asko landarez elikatzen dira, nahiz eta haien lehendabiziko iturria haragia izan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak