Osakako metroa

Osakako metroa (japonieraz: 大阪市営地下鉄, Ōsaka-shiei chikatetsu), Japoniako Osaka hiriko garraiobide publikoa. Metroa, hiria inguratzen duen aldirietako tren zerbitzuaren zati da, tren zerbitzu honek guztira 1.000 geltoki dituelarik.

Osakako metro sarearen mapa.

1933ko maiatzaren 20an zabaldu zen lehenengo linea, Midosuji linea, Umedatik Shinsaibashiraino. Gaur egun 137,8 kilometro, bederatzi linea eta 133 geltoki dauzka. Bederatzi lineak koloreen eta zenbakien arabera sailkaturik daude. Geltokiak ere zenbatuta daude. Linea bakoitzeko lehenengo geltokiak 11 zenbakia du, horrela, linea bi aldetara luzatzen bada ere, hurrengo geltokiak zenbatzeko modua dago.

Osakako Udal Garraiobideen Bulegoak ustiatzen du.

Lineak

KoloreaIzenaIzkiaIrekiaAzkenekoz
luzatua
LuzeeraGeltokiak
gorria 1970ko ExporaKitakyū Namboku Linea北大阪急行電鉄M197019705.94
1. LineaMidōsuji Linea御堂筋線1933198724.520
morea 2. LineaTanimachi Linea谷町線T1967198328.126
urdin iluna 3. LineaYotsubashi Linea四つ橋線Y1942197011.411
berde iluna 4. LineaChūō Linea (Yumehanna)中央線C1997-2.42
1961200515.513
NararaKintetsu Keihanna Linea (Yumehanna)近鉄けいはんな線(ゆめはんな)1986200618.88
arrosa 5. LineaSennichimae Linea千日前線S1969198112.613
marroia KyotoraHankyū Senri Linea阪急千里線-1969-13.611
Hankyū Kyoto Linea阪急京都本線1969-41.122
6. LineaSakaisuji Linea堺筋線K196919938.510
berde argia 7. LineaNagahori Tsurumi-ryokuchi Linea長堀鶴見緑地線N1990199715.016
laranja 8. LineaImazatosuji Linea今里筋線I2006-11.911
People Mover
urdin argia -Nankō Port Town Linea南港ポートタウン線P1997-0.72
198120057.29

Prezioak

BidaldiaPrezioa (yenetan)
3 kilometro arte
  • helduek: 200 yen
  • umeek: 100 yen
4-7 kilometro
  • helduek: 230 yen
  • umeek: 120 yen
8-13 kilometro
  • helduek: 270 yen
  • umeek: 140 yen
14-19 kilometro
  • helduek: 310 yen
  • umeek: 160 yen
20-25 kilometro
  • helduek: 360 yen
  • umeek: 180 yen


Estatistikak

2008an 860 milioi bidaiarik erabili zuten metroa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Japoniako metroak
Eraikiak:Fukuokako metroa | Kiotoko metroa | Kobeko metroa | Nagoyako metroa | Osakako metroa | Sapporoko metroa | Sendaiko metroa | Tokioko metroa | Yokohamako metroa
Eraikitzen:Kawasakiko metroa
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.