Ospitaleko Zaldunak

Jerusalemgo San Joan Ospitaleko Zaldunen Ordena (latinez: Ordo Fratrum Hospitalis Sancti Ioannis Hierosolymitani), eskuarki Ospitaleko Zaldunak edo San Joan Ospitaleko Zaldunak deitua, kristautasunaren ordena militar ospetsuenetakoa izan zen, Maltako Ordena bilakatu zena. Ofizialki, 1129an sortu zen, Gurutzaden garaian, Lur Santuko erromesak babesteko, eta bi mende inguru iraun zuen.

Ospitaleko Zaldunak
Datuak
MotaOrdena militarra eta ordena ostalaria
IzengoitiaThe "Religion", La Religion eta La Religión
Eskumendekoak
Nuns of the Order of St. John of Jerusalem (en) Itzuli
Osatuta
Knight Grand Commander of the Order of Hospitallers (en) Itzuli
Knight Hospitaller (en) Itzuli
hospitaller (en) Itzuli
Zeren jabe
Bodrumgo gaztelua, Kolossiko gaztelua, Castillo del Compromiso (en) Itzuli, Palace of Zuda (en) Itzuli eta Zaldunen Krak
Historia
Sorrera1099
Sortzailea
Blessed Gerard (en) Itzuli
Ordezkatzen duHospitallers (en) Itzuli
Desagerpena1799

Historia

1050 aldean, Amalfiko merkatariek ospitale bat eraiki zuten Jerusalemen, Lur Santura joaten ziren erromes txiro eta gaixoak zaintzeko. Anaia Gerardo, ospitaleko nagusia, hartzen da Ordenako sortzailetzat. Lehenengo Gurutzadaren garaian (1096-1099), Europan eta Sirian zituen ongileek dirua eta lur sail asko harentzat eman zituztenean hartu zuen indarra, artean Anaia Gerardo buru zela. Horren ondoren buru egon zen Raimundo Proventzakoak idatzi zuen ordenaren erregela, XII. mendearen hasieran Aita Santuak onartu zuena. Erregela horrek hamarrenak ordaintzetik eta Aita Santua ez zen beste agintari guztien mendetik libre uzten zuen Ospitaleko Ordena. Lur Santuak defenditzeko eginkizuna ezarri zien trukean.

Erreferentziak

Kanpo estekak