Ostalari (biologia)
(«Ostalari» orritik birbideratua)
Biologian, ostalaria bizkarroia hartzen duen biziduna da. Hitzaren esanahia nahasia da, hizkuntza arruntean ostalaria ostatu hartzen duena baita, ez ostatu ematen duena. Nahasmen hori hitzaren jatorrian dago, latinez hospes hitzak bi esanahi kontraesankorrak baititu: ostatu eman zein ostatu hartzen duena.
Parasitismoan ez ezik, komentsalismoan ere ostalari bat dago. Bi espezien arteko azken harreman honetan ostalariaren gain bizi da komentsala, harreman horretatik onura gehien ateratzen dituena; komentsalismoan, baina, ostalariak ez du kalterik jasotzen harreman horretatik.
Parasitismoan, aldiz, bizkarroia ostalariaren gainean bizitzeaz gain kalte eragiten dio ostatu ematen dionari.
Ostalariaren adibide batzuk aipa daitezke:
- lekale bat nitrogenoa finkatzen duen bakterio baten ostalaria izan daiteke (harreman sinbiotikoa)
- gizakia hesteetako flora mikrobiarraren ostalaria izan daiteke (komentsalismoa)
- belaki bat krustazeo txikien ostalaria izan daiteke (komentsalismoa)
- gizakia tenia platelmitoaren ostalaria izan daiteke (parasitismoa)
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna