Otsailaren 30
Otsailaren 30a ez dagoen eguna da, baina historian behin erabili izan da.
Suedia
Suediak 1712ko otsailean egun hori eduki zuen. 1700tik egutegi gregoriotarra hartzea erabaki zuen eta horretarako urtero egun bat kendu behar zen, 1710 arte.
Hala ere, 1700ean bakarrik egin zuten eta, horregatik, egutegi juliarra egun bat aurreratu zen eta anabasa handitu. Horregatik, 1712ak bi egun bisistu eduki zituen. 1753an berriro ekin zioten egutegi gregoriotarrari[1].
Sobietar erabileraren mitoa
Mitoak dio 1929an, Sobiet Batasunak 30 eguneko hilabeteak zituen egutegia onartu zuela: azken bost egunak ez ziren inongo hilabetekoak eta, beraz, jai-egunak ziren. Mito horren arabera 1930 eta 1931n bakarrik erabili ziren, baina urte horietako egutegiek ez dute halakorik jasotzen.
Egutegi artifizialak
Egutegi artifizialek 30 egun ere izan ditzakete otsailean. Adibidez, klima-eredu batean, estatistikak sinplifikatu egin daitezke, 30 eguneko 12 hilabeterekin. Hadley zentroaren zirkulazio-eredu orokorra adibide bat da.[2]
Data gabeko zehaztapena
- Ikus-entzunezko eta antzekoetan, data bat jarri nahi denean, otsailaren 31a jartzen da. Kasu batzuetan otsailaren 30a agertu izan ohi da, baina historian behin erabilitako data denez, ohikoagoa da otsailaren 31a erabiltzea horretarako.
- Otsailaren 31a, salbuespen gisa, hilobietan erabiltzen da data ezezaguna denean, gutxienez, ustezko superstiziotik kanpo dagoelako.