Otsaurte

Otsaurte, Otzaurte izenaz ere ezaguna, Gipuzkoako hego-ekialdean dagoen mendatea da, Goierriko eskualdean, eta Zegama eta Altsasuko (Nafarroa) udalerriak errepidez elkarlotzen ditu.

Abilletako zista
Abilletako zista

Izena

Osaurte da forma dokumentaturik zaharrena (XV. mendekoa), eta Otsaarte (a luzearekin) esaten diote inguruko euskaldunek.[1]

Mendiak

Otsaurte mendatea Aizkorri eta Aratz mendietara doazen mendizaleen ohiko abiapuntua da, mendatea eta mendi horien tartean Lizarrateko igarobide ederra dago.

Udazkenetan, bertako ostatua inguruko mendietan ehiza egiten duten ehiztarien bilgunea ere bada.

Euskara: Euskalkien muga

Historikoki Gipuzkera eta Nafarreraren arteko muga adierazi du. Gaur egun ere, Zegaman Goierriko hizkera eta Altsasun Burundako hizkera mintzatzen baitira.

Errepideak

Mendateak GI-2637 eta N-I errepideak batzen ditu, lehen esan bezala Zegama eta Altsasu lotuz.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

42°56′18.96″N 02°15′35.41″W / 42.9386000°N 2.2598361°W / 42.9386000; -2.2598361