Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa


Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa (ingelesez: World Rugby Pacific Nations Cup) Hego Hemisferioko bigarren mailako errugbi selekzioen arteko txapelketa da.

Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa
World Rugby Pacific Nations Cup
Sorrera2006
Eremua Fiji
 Samoa
 Tonga
(+ gonbidatua)
Taldeak4
Maila1
Garaipen gehienFiji Fiji (6 Kopa)
TxapeldunaFiji Fiji (2023)
Webguneawww.worldrugby.org

Historia

Partehartzaileak

1982an Ozeano Bareko Hiru Nazioak (ingelesez: Pacific Tri-Nations) abiatu zuten Tonga, Fiji eta Samoak, izan ere Zeelanda Berria eta Australiaren ondoren Ozeaniako errugbi talde indartsuenak baitziren.

 
Fiji
 
Samoa
 
Tonga

2006an Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa eratu zen Ozeaniako bigarren mailako selekzioez gain Japoniako selekzioa eta Australiako eta Zeelanda Berriko bigarren taldeek hartu zuten parte. 2009an bi handiek utzi egin zuten txapelketa eta 2013an Ipar Amerikako bi talde sartu ziren txapelketan, Estatu Batuak eta Kanada. Honela beraz honako sei talde hauek osatu zuten txapelketa:

Fijiko selekzioaren haka.

2016tik aurrera ordea Ipar Ameriketako eta Japoniako selekzioak atera eta Ozeaniako hiruren arteko txapelketa bihurtu da berriz ere. 2019an Munduko Txapelketaren atarian jokatu zenez eta hura prestatzeko berriz ere zerrendako sei selekzioek hartu zuten parte.

2018tik aurrera berriz izan dira talde gonbidatuak lehian. 2018an Georgiak hartu zuen parte, 2019an Japoniak eta Estatu Batuek eta 2022an Australiako bigarren taldeak.

Garaipenak

Hasiera batean Fijiko selekzioa nagusitu bazen ere 1987tik aurrena Mendebaldeko Samoa gailendu zitzaien gainerako biei. 2016tik aurrera formatua aldatu zenean Samoak indartsu jarraitu zuen baina azken urteetan Fiji izan da garaipenak lortu dituena. Hiruen artean Tonga da ahulena, hiru garaipen baino ez ditu.

Ozeano Bareko Hiru Nazioak

Palmaresa

UrteaIrabazleaUrteaIrabazleaUrteaIrabazlea
1982 Mendebaldeko Samoa1990 Tonga1998 Fiji
1983 Fiji1991 Mendebaldeko Samoa1999 Fiji
1984 Tonga1992 Mendebaldeko Samoa2000 Samoa
1985 Fiji1993 Mendebaldeko Samoa2001 Samoa
1986 Fiji1994 Tonga2002 Fiji
1987 Mendebaldeko Samoa1995 Fiji2003ez jokatua
1988 Mendebaldeko Samoa1996 Fiji2004 Fiji
1989 Mendebaldeko Samoa1997 Mendebaldeko Samoa2005 Samoa

Garaipenak

SelekzioaGaraipenakUrteak
Samoa111982, 1987, 1988, 1989, 1991, 1992, 1993, 1997, 2000, 2001, 2005
Fiji91983, 1985, 1986, 1995, 1996, 1998, 1999, 2002, 2004
Tonga31984, 1990, 1994

Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa

Palmaresa

UrteaTxapeldunaBigarrenaHirugarrena
2006 Junior All Blacks Samoa Fiji
2007 Junior All Blacks Australia B Samoa
2008 Māori All Blacks Australia B Samoa
2009 Junior All Blacks Fiji Samoa
2010 Samoa Fiji Japonia
2011 Japonia Tonga Samoa
2012 Samoa Fiji Tonga
2013 Fiji Kanada Tonga
2014¹ Samoa
Japonia
Fiji
Estatu Batuak
Tonga
Kanada
2015 Fiji Samoa Tonga
2016² Fiji Samoa Tonga
2017² Fiji Tonga Samoa
2018 Fiji Tonga Georgia
2019 Japonia Fiji Estatu Batuak
2020-
2021
ez zen jokatu³
2022 Samoa Australia A Fiji
2023 Fiji Samoa Japonia
  • ¹ 2014an hiru taldetako bi multzo osatu ziren, horregatik daude bi txapeldun.
  • ² 2016 eta 2017an Ozeaniako hiru selekzioen baino ez dute parte hartu.
  • ³ 2020 eta 2021 ekitaldiak ez ziren jokatu COVID-19 pandemiaren eraginez.

Garaipenak

SelekzioaGaraipenakUrteak
Fiji62013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2023
Zeelanda Berriko taldeak
(Junior + Māori)
42006, 2007, 2008, 2009
Samoa42010, 2012, 2014, 2022
Japonia32011, 2014, 2019

Kanpo estekak