Paige Layle

Paige Hennekam, Paige Layle izenez ezagunagoa, (Kawartha Lakes, 2000ko abuztuaren 2a) kanadar kosmetologo eta aktibista da, pertsona neurodibergenteen eskubideen alde borrokatzen dena.

Paige Layle
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaige Hennekam
JaiotzaKawartha Lakes (en) Itzuli2000ko abuztuaren 2a (23 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakTikToker (en) Itzuli, aktibista, youtuberra eta disability rights activist (en) Itzuli

IMDB: nm12175959 Twitter: paigehennekam Instagram: paigelayle Youtube: UCFd9e6W-saUSwje3-B2lCVg TikTok: paigelayle Edit the value on Wikidata

Bizitza

Kawartha Lakesen jaio zen 2000n. 15 urte zituela, bere buruaz beste egiten saiatu zen. Gero autismoa[1][2], nahasmendu obsesibo-konpultsiboa[3] eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua[4] diagnostikatu zizkioten.

TikTok «txantxetan» instalatu ostean[5], 2020ko martxoan hasi zen bideoak egiten[1], autistak iseka egiten zituen audioklipa bat entzun ondoren[6]. Neska autistei buruzko lau zatiko bideo-sail bat sortu zuen ohikoak diren uste okerrak konpontzeko[4]. 2020an eta 2021ean, beste pertsona autista batzuekin bat egin zuen Siaren Music filmaren inguruko polemika aztertzeko[7].

2021ean, Laylek eta beste aktibista batzuek Mark Roberrek NEXT for AUTISM erakundearen alde abian jarritako Color the Spectrum: A Livestream to Support the Autism Community diru-bilketa kritikatu zuten. NEXT kritikatu zuen Autism Speaks erakundea finantzatzeagatik, autismoa «sendatzeko» saiatzen dena. Color the Spectrumi aurre egiteko, Autistic Self Advocacy Network erakundearen aldeko diru-bilketaren zuzeneko erreprodukzioa egun eta ordu berean antolatzea aurreikusi zuten[8][9]. Zuzeneko erreprodukzioa bertan behera utzi zuten, ASANek Autistic, Typing sortzaile indigenaren lana plagiatzegatik[10].

2022an, Laylek Wendy Walkerrek idatzi eta Audiblek ekoitzitako American Girl audio-liburuaren grabaketan parte hartu zuen[11].

2023ko abendurako, Laylek 2,6 milioi jarraitzaile zituen TikToken[12][13] eta 131.000 jarraitzaile Instagramen[14].

Layle pansexuala da[15] eta she/they izenordainak erabiltzen ditu[16]. Kawartha Lakesen bizitzen jarraitzen du eta kosmetologo gisa egiten du lan[17][18].

Erreferentziak

Kanpo estekak