TikTok

bideo laburrak sortzeko eta partekatzeko iOS eta Android-erako aplikazioa

TikTok, Txinan Douyin izenaz ere ezaguna, bideo laburrak sortzeko eta partekatzeko iOS eta Android-erako app bat da. Iraupen laburreko bideoak (3 eta 60 segundu artekoak) egiteko erabiltzen da eta musika, animazioa eta bestelako efektu berezietarako aukera ematen du.[1] Liderra da Asian, AEBetan eta munduko beste hainbat tokitan.[2]

 TikTok
Jatorria
Sorrera-urtea2016
Argitaratze-data2016
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna eta ingelesa
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Deskribapena
OinarrituaDouyin (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaBeijing Microbroadcast Vision Technology (en) Itzuli
Historia
Gertaera nabarmenakZentsura
blokeatu
access restriction (en) Itzuli
deskarga digitala

access restriction (en) Itzuli
Jasotako sariak
BigBrotherAwards (en) Itzuli

tiktok.com
Facebook: tiktok Twitter: tiktok_us Instagram: tiktok VK: tiktok_russia LinkedIn: tiktok Youtube: UChPd_WHrv3O-XAXXHLixs7g TikTok: tiktok Edit the value on Wikidata

ByteDanceren jabetzakoa, Douyin izenaz merkaturatu zen Txinan 2016ko irailean.[3] Geroago, 2017an, TikTok iOS eta Android bidez merkaturatu zen Txinako Herri Errepublikatik kanpoko merkatu gehienetan. Mundu osora (AEBetara barne) 2018an iritsi zen, urte hartako abuztuaren 2an Musical.ly-rekin bat egin ondoren.[4] 2020ko apirilean bi mila milioi deskargatara iritsi zen, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntzatan.[5][6]

TikTokeko arrakastatsu handien artean, Aitana eta Paula Etxeberria ahizpa biki gipuzkoarrak daude: elkarrekin duten kontuak (Twin Melody) 14 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare horretan.[7][8]

Historia

Douyin ByteDancek merkaturatu zuen Txinan 2016ko irailean. 200 eguneko epean garatu zen, eta kaleratu zen urtean 100 milioi erabiltzaile lortu zituen eta egunero mila milioi bideo baino gehiagoren ikustaldiak lortu.[9] Txinan Douyin izena mantentzen zuen, baina TikTok marka jaso zuen 2017ko irailean, nazioartean zabaltzen hasi zenean.[10] 2018ko urtarrilaren 23an, lehen postuan kokatu zen mugikorretarako doako aplikazioen deskargen artean, Thailandia eta beste hainbat herrialdetan.[11]

2018ko abuztuan Musical.ly-rekin batu ondoren, mundu osora iritsi zen, baita AEBetara ere; azaroan gutxi gorabehera 80 milioi aldiz desgargatu zen AEBetan eta pertsonaia ezagun ugari hasi zen bertan parte hartzen, besteak beste Jimmy Fallon, BTS, Lil Nas X, Billie Eilish, Tony Hawk edo Doja Cat.[12]

2020ko apirileko datuen arabera, aplikazioa bi mila milioi deskargatara iritsi zen, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntzatan.[5][6]

Erreferentziak

Kanpo estekak