Pantxika Urruti

pastoraletako errejenta, eta abeslaria

Pantxika Urruti (Barkoxe, Zuberoa, 1955eko urtarrilaren 2a) pastoraletako errejenta eta Buhamiak taldeko kantaria da.[1]

Pantxika Urruti

Bizitza
JaiotzaBarkoxe1955eko urtarrilaren 2a (69 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoapastorala

Biografia

Haurtzaro goxoa izan zuen. Lagun talde bikaina zuen etxe inguruan. Barkoxeko Gaztelondo eskolan egin zituen lehen ikasketak eta ondoren Oloroera (Biarno) joan zen ikasten jarraitzeko asmoz. Hara joan zen jaioterriko lehena izan zen. Amak horrela nahi izan zuelako eta irakasleak ere akuilatu zuelako. Ama laboraria eta aitzindaria zen. Hiru seme-alabentzako nahi izan zituen gauzak ondo antolatu.

Txikitan hasi zen kantuan elizan, han ikasi zuen kantua maitatzen eta bizpahiru bozetan abesten. Gero ostatu zokoetan, eta taula gainean, pastoraletan eta Buhaminak taldean abestu du.

Buhamiak

Herriko jaietan dantza egin ordez, ostatu zokoan kantuz eta kantuz aritzen ziren. Hola sortu zuten Buhaminak, 2001ean.[2] Emazteen artean maite dutelako kantatzea. 36 kidek osatzen dute taldea. Emazte tonuan kantuz aritzeko beharretik sortu zuten Buhaminak. Bestazale eta kantariak dira, hortik Buhaminak izena. Terapia bat bezalakoa da kantatzea.

Pastoralak

Katalina Erauso pastorala
Karmen Etxarlarkoa pastorala

Aspaldian sortu zitzaion pastoralekiko tirria. 1974an izan zen pastoral bat Barkoxen [Etxahun Barkoxe], baina emazteek, orduan, ez zuten lekurik plaza andere gisa, taula gainean gortinak irekitzeko soilik. Germain Lexardoik Barkoxeko auzo bakoitzeko bi emazte sartu zituen. Pantxikak gustua hartu zion, eta ikusi nola muntatzen den pastoral bat. Geroago, 1979an, Etxahunek emazteendako bakarrik idatzitako Ximena pastoralean arizale eta antolatzaile izan zen. Berrogei bat emazte ziren. Parisetik joan izan zitzaien galdezka ekintza feminista bat zen. Ez zen horrelakorik elkarlana baizik.

2012an heldu zion pastoraletako errejent lanari eta Maddiren trajeria izan du laugarrena, 2022ko urriaren 15ean eta 16an eman zuten, Zugarramurdiko leizeetan (Nafarroa).[3]

Emazte errejenta izatea eta pastoralak Zuberoatik at muntatzea ez zaizkio dohainik atera. Pastoralak egiten segitzea du amets. Nahiko luke eman Inesa Gaxen pastorala, Xarnegu eskualdean, okzitaniera sartuz; Henrike IV.aren garai hartan. Nozbait, bai Marga Andurain ere, jadanik idatzia baita

Zuzendutako pastoralak

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Pantxika Urruti Facebook
  • Joseba Aurkenerena: Xaretako pastorala, euskal izaeraren gorazarre.[1]