Pantxix Bidart

euskal abeslari eta musikaria

Pantxix Bidart (Hazparne, Lapurdi, 1971 - ) abeslari eta musikari euskalduna. Hainbat taldetan hartu du parte eta bakarkako diskoa ere atera du[1].

Pantxix Bidart

Bizitza
JaiotzaHazparne, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikaria

Biografia

1980. hamarkadan hainbat rock taldetako partaidea izan zen; Mister Saguak, Txingoma II, Buzz de Culasse...[2]

Bretainiara joan zen eta han folk doinuak ezagutu ondoren Ar Vro Bagan antzerki konpainiarekin bakarkako abeslari ibilbidea hasi zuen[2]. Euskal Herrira itzuli zen eta 1998an Elaudi taldearen sortzaileetako bat izan zen. Folk musika jorratzen zuen eta hamar urtetako ibilbidean hiru disko atera zituen. Aldi berean herrikidea duen Koldo Ameztoi ipuin kontalariarekin hiru ikusgarri sortu zituen[3] eta Itxaro Bordaren errezitaldietako musikaria ere izan zen[2].

Beste hainbat proiektu ere sortu zituen; Kako Cavaliérekin Borroka bikotea sortu zuen, Thierry Carrèrerekin Elebi eta Alexis Therain gitarristarekin bi disko atera zituen, Pantxix Bidart eta Alexis Therain bikote gisa azalduz.

Behi Bideko Andere Xuriak edo BBAX polifonia taldearen sortzailea eta partaidea ere bada eta hiru disko atera dituzte[4].

2020an bakarkako lehenengo diskoa atera zuen, eHe (errare Humanum est), eta 2023an "Elimberri" singlea atera zuen Primael Montgauzirekin batera[5].

Diskografia

Mister Saguak

  • Rock eta Kitto (1995, ZTK/IZ)[6]

Elaudi

  • Ilunatze (2003, Kultulan Diskak)
  • Gizonak balaki (2005, ZTK Diskak)[7]
  • Denborarena (2007, Agorila)[8]

Pantxix eta Alexis

  • Metamorfosia (2016, ZTK Diskak)[9]
  • Hamalau (2018, ZTK Diskak)[10]

Behi Bideko Andere Xuriak

  • Gure etxen badira... (2016, ZTK diskak)[11]
  • Distortsioen munduan (2018, ZTK diskak)[12]
  • T’mAmAztAng”t (2020, Belarri)[13]

Bakarkako ibilbidea

  • eHe (errare Humanum est) (2020, Belarri)[14]

Erreferentziak

Kanpo estekak