Patxi Etxeberria

euskal idazlea
Artikulu hau Andoaingo idazle jesuitari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberria».

Frantzisko Etxeberria Tolosa, edo Patxi Etxeberria (izengoitiz Abelegi´ko Pi; Andoain, Gipuzkoa, 1900eko apirilaren 23a - Loiola, Azpeitia, Gipuzkoa, 1989ko abenduaren 1a), gipuzkoar idazlea eta itzultzailea izan zen.

Patxi Etxeberria
Bizitza
JaiotzaAndoain1900eko apirilaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1989ko abenduaren 1a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Inguma: francisco-etxeberria-tolosa-1900-1989 Literaturaren Zubitegia: 464

Biografia

Itsasoko apaiza izan zen. Urdinburuko Bittor bakarrizketa eman zuen argitara 1921. urtean, eta zazpi urte geroago Virgilioren Eneida euskaratu zuen. 1931. urtean Belgikara jo zuen eta 1940. urtean Txinan ari zen. 1957. urtean Daviden salmoak itzuli zituen Dabid´en Eresiak izenburupean.

Misiolari-lanetan aritu zen 1960. urteaz geroztik Taiwanen. Taiwanetik Olabideren Bibliari azken ukituak ematera etorri zen. Euskal Esnalea, Argia, Egan eta Euzko-gogoa aldizkarietan eman zituen argitara bere idazlan gehienak.

Lanak

Bilduma

  • Lan hautatuak: ehun urte (1900-2000) (2000, Hiria)
  • Izaten hasi (2003, Erroteta)
  • Umetako oroitzak: gitarra (2002, Erroteta)

Ikus, gainera

Kanpo loturak