Patxi Gallego

ilustratzaile, komikigile eta idazlea

Patxi Gallego Palacios (Errenteria, Gipuzkoa, 1973ko apirilaren 10a - ) komikigile gipuzkoarra da.

Patxi Gallego
Bizitza
JaiotzaErrenteria1973ko apirilaren 10a (51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, idazlea eta komikigilea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa

Arte ederrak ikasi zituen Leioan. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako, tartean "Lau Haizetara"rako, eta gaur egun, komikigilea izateaz gain, irakasle jarduten du Irungo ikastola batean.

2004an ekin zion "Xabinaitor" super-heroiaren inguruko umore trilogiari ("Pololoak"), helduentzako euskarazko komikien historian mugarri izan dena. Haren ibileraren bidez euskal identitateari buruzko gogoeta fresko eta berritzaileak aurkezten dituela esan da, umorezko kritika ironikoa eginez euskal gizartearen inguruan, hainbat topiko apurtzen.[1]

Bibliografia

  • "Epifanio y John Vaina: la carcajada del año", Yann Besrest-en testuekin (Jean François Sauré, 2000).
  • "Pololoak 1. Poxpoliñen lurriña" (Elkar, 2004).
  • "Pololoak 2. Poxpoliñaren bahiketa" (Elkar, 2006).
  • "Pololoak 3. Atxeritoko balada" (Elkar, 2009).
  • Nork. Xabi Payarekin batera (Bertsozaleak Kultur Elkartea, 2015), 142.or. ISBN: 9 771137 248610.
  • "Marimutila naiz eta zer?", Ana Jakaren testuekin (Elkar, 2016).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak