Pau Football Club

Pau Football Club —laburturik, Pau FCPaue hiriko (Frantzia) futbol klub bat da, 1959an sortua.

Pau Football Club
Ezizena(k)Los Maynats
Izen laburraPau FC
Sorrera1959
Futbol zelaiaNouste Camp
edukiera: 3859 lagun
inaugurazioa: 2018
JabeaFrantzia - Bearno Bernard Laporte-Fray
PresidenteaFrantzia - Bearno Bernard Laporte-Fray
LigaLigue 2
Webguneahttps://paufc.fr/

Bleuets de Notre-Dame patronatu katolikoa du sorburu. Patronatu hura 1920an sortu zuten, Mayolis auzoan, eta 1958-1959 denboraldiaren hasieran Frantziako amateur futboleko maila gorena lortu zuen. Erlijio agintariek jo zuten patronatu haren kirol maila auzoko kirol elkarte baten mailatik gora zegoela.

2019-2020 denboraldian taldeak Championnat National delako txapelketa (Frantziako futbol profesionaleko hirugarren maila) irabazi zuelarik, klubak bere historiako garai hoberenetako bat bizi du.

Kanpo estekak