Paul de la Cuesta

Paul de la Cuesta (Donostia, 1988ko azaroaren 28a -) euskal eskiatzailea da.[1]

Paul de la Cuesta
Bizitza
JaiotzaDonostia1988ko azaroaren 28a (35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa

Twitter: Paultxo Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Gazte mailan, Italiako Bardonecchia herrian, munduko txapelduna jaitsieran eta txapeldunordea supererraldoian izan zen.[2]

EHUko odontologia ikaslea, 2009ko urriaren 25an Austriako Sölden herrian Munduko Kopan debutatu zuen erraldoiko proban.[3] Emaitzarik onena, 2009ko azaroaren 29an Lake Louiseko supererraldoi proban lortu zuen, 49.a izanik.

Espainiako Txapelketetan bost aldiz lortu du podiuma, 2005ean erraoldoi eta supererraldoi probetan txapelduna izanik. Bitan izan da Munduko Txapelketetan, 2007 eta 2009an hain zuzen ere.

2010ean lehendabizikoz Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, lau probatan gainera: jaitsieran, super-erraldoian, eslalom erraldoian eta konbinatuan. Bertan parte hartu zuen euskal herritar bakarrenetakoa izan zen[4][5] Camille de Faucompret eta Xavier de Le Ruerekin batera.

Palmaresa

Olinpiar Jokoak

Hona hemen Olinpiar Jokoetan izandako emaitzak:

Olinpiar JokoakProbaEmaitza
Vancouver 2010Jaitsiera?
Vancouver 2010Super-erraldoia?
Vancouver 2010Eslalom erraldoia?
Vancouver 2010Konbinatua?

Munduko Txapelketa

Hona hemen Munduko Txapelketetan izandako emaitzak:[6]

UrteaLekuaProbaEmaitza
2007Åre Eslalom erraldoia-
2009Val d’Isère Jaitsiera26.a
2009Val d’Isère Super-konbinatua-
2009Val d’Isère Eslalom erraldoia46.a

Erreferentziak