Paulin Solozabal

euskal idazlea

Paulin Solozabal (Etxebarria, Bizkaia, 1912ko maiatzaren 4a - Mungia, Bizkaia, 2009ko irailaren 1a) euskal olerkaria zen. Arteaga eta Gasteizko apaizgaitegietan egin zituen ikasketak. Jesusen Biotzaren Deya, Karmel, Olerti eta Aurrera aldizkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak.

Paulin Solozabal
Bizitza
JaiotzaEtxebarria1912ko maiatzaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMungia2009ko irailaren 1a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 426

Lanak

Poesia

  • Eder miñetan (1986, Graf. Lankor, Bilbo, 161 or.). Hitzaurrea: Martin Olazar.
  • Erri arnasa (1977, Graf. Bilbao)
  • Deika (1974, Graf. Bilbao)
  • Gizadian (1972, Graf. Bilbao)
  • Gizonetan (1969, Graf. Bilbao)
  • Urrats (????, Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Urre-Bitsa (1962, Graf. Bilbao)
  • Uskeriak (1961, Graf. Bilbao)

Kanpo loturak

Erreferentziak


Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.