Peder Fredricson

Peder Fredricson (Flen (Suedia), 1972ko urtarrilaren 30a) suediar zaldizkoa da.

Peder Fredricson

Bizitza
JaiotzaSödertälje1972ko urtarrilaren 30a (52 urte)
Herrialdea Suedia
Familia
Ezkontidea(k)Lisen Bratt Fredricson (en) Itzuli
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakjauzi-zalduna eta event rider (en) Itzuli
Pisua80 kilogramo
Altuera189 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: peder.fredricson.5 Twitter: pederfredricson Instagram: pederfredricson Olympic.org: peder-fredricson Edit the value on Wikidata

Saltoen proban espezializaturik dago. 2017an, Europako txapelduna izan zen All In zaldiarekin, eta hiru Olinpiar Jokotan, dominak eskuratu ditu.[1]

Olinpiar Jokoak

2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenas 2004an (Atenas), Saltoak taldeka proban, Suediako taldea osatzen zuten Peter Eriksson (Cardento 933ren gainean), Peder Fredricson (Magic Bengtssonen gainean) eta Malin Baryard-ek (Butterfly Flipen gainean), zilarrezkoa lortu zuten AEBko taldearen atzetik eta Alemaniako taldearen aurretik sailkatuz.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), Saltoak banaka proban (All Inen gainean), zilarrezkoa eskuratu zuen Nick Skelton britainiarraren (urrezko domina, Big Starren gainean) atzetik eta Eric Lamaze kanadiarraren (brontzezko domina, Fine Lady 5aren gainean) aurretik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), Saltoak banaka proban (All Inen gainean), zilarrezkoa lortu zuen Ben Maher britainiarraren (urrezko domina, Explosion Wren gainean) atzetik eta Maikel van der Vleuten herbeheretarrari (brontzezko domina, Beauville Zren gainean) aurre hartuz. Saltoak taldeka proban, berriz, urrezko domina lortu zuen Suediako taldearekin, AEBko taldearen (zilarrezko domina) eta Belgikako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatuz; honako hauek osatzen zuten taldea: Henrik von Eckermann (King Edwarden gainean), Malin Baryard-Johnsson (Indianaren gainean) eta Peder Fredricson-ek (All Inen gainean).[2][3][4].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2004Atenas
Grezia
Saltoak taldeka.[5]
Magic Bengtsson
ren gainean.
2016Rio de Janeiro
Brasil
Saltoak banaka.[6]
All Inen gainean.
2020Tokio
Japonia
Saltoak banaka.[7]
All Inen gainean.
2020Tokio
Japonia
Saltoak taldeka.[8]
All Inen gainean.

Gainerako emaitzak

Munduko txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2018Mill Spring (Ipar Karolina)
 AEB
Saltoak taldeka
Europako txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2017Göteborg
 Suedia
Saltoak bakarka
2017Göteborg
 Suedia
Saltoak taldeka
Munduko Kopa
UrteaLekuaDominaProba
2019Göteborg
 Suedia
Saltoak bakarka

Erreferentziak

Kanpo estekak