Pilar Barandiaran Barandiaran

Jose Migel Barandiaranen idazkari, zerbitzari eta zaintzailea

Pilar Barandiaran Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa, 1911 - ib., 2008ko urtarrilaren 1a) Jose Migel Barandiaran Aierbe antropologo, etnografo eta apaizaren laguntzailea, zaintzailea eta idazkaria izan zen.

Pilar Barandiaran Barandiaran
Bizitza
JaiotzaAtaun, 1911
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAtaun2008ko urtarrilaren 1a (96/97 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazkaria eta zaindaria

Bizitza eta lana

Ataungo San Gregorio auzoko Perunezarre baserrian jaio zen. 1936ko gerra hastean, mugaz bestaldera joan zen, osaba Jose Migel Barandiarani lagun egitera, eta haren ondoan izan zen apaizaren erbestealdian, Biarritzen eta Saran. 1953an Atauna itzuli zirenean, Sara izeneko etxea egin zuten, erbestealdiko etxearen erreplika, eta bertan jarri ziren bizitzen.[1][2][3]

Pilar Barandiaran Jose Migel Barandiaranen zerbitzaria eta zaintzailea izan zen, antropologoa 1991n hil zen arte. Horrez gain, ikerketetan ere lagundu zion, idazkari-lanak eginez.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Elkarrizketa: Argia (2005/06/26)• Elkarrizketa: Euskonews & Media 179.zbk (2002/9)