Ataun

Gipuzkoako udalerria


Ataun Gipuzkoako hego-ekialdeko izkinako udalerria da, Goierriko eskualdekoa. Aralarko ingurune naturalean kokatua, muga egiten du Nafarroa Garaiarekin. Lursailei dagokienez, probintziako udalerririk luzeena da, eta zabalenetan, seigarrena. Biztanle dentsitate oso apala du, eta nahiko ondo gorde du natura ingurunea. 1.696 biztanle zituen2016an.

Ataun
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Ataungo San Gregorio auzoa.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaAtaun
AlkateaMartin Aramendi Arana
Posta kodea20211
INE kodea20015
Herritarraataundar
Ezizenaotsok
Kokapena
Koordenatuak42°58′41″N 2°10′53″W / 42.9781°N 2.1813°W / 42.9781; -2.1813
Map
Azalera58,73 km²
Garaiera228 m
Distantzia45 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.694 (2023)
34 (2022)
alt_left 814 (%48,1) (%51,9) 879 alt_right
Dentsitatea28,84 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 11,03
Zahartze tasa[1]% 18,47
Ugalkortasun tasa[1]‰ 67,06
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,35 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,87 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,85 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 88,9 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 80.12 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615
Webguneahttp://www.ataun.eus

Geografia

Gipuzkoako hegoaldean dago, Goierri bailaran. Nafarroa Garaiarekin muga egiten du, eta Aralarko natura parkearen barruan dago. Bailarako industriaguneetatik hurbil baina herri txikia izanik, oraindik artzaintza, nekazaritza eta natura munduan erabat txertatuta dago. 58,9 km² ditu, eta itsas mailatik 196 m gorago dago.

Gipuzkoako herri luzeena da (14 km) eta oso zabalduta dago auzo ugaritan, baina biztanle gehien-gehienak San Martin, San Gregorio eta Aia auzuneetan bizi dira.

Agauntza ibaiak zeharkatzen du. Harana honako mendi hauek babesten dute, besteak beste: Balankaleku (985), Aietsu (968), Arantzazumendi (777), Muñoan (912), Saratsamendi (952), Sarastarri (989), Leizadi (921), Aizkoate (631) eta Intzartzu (826).

Bertaratzeko, hainbat aukera daude:

  • Autobusez: Goierrialdea S.L. konpainiak geldialdia egiten du Ataunen.[3]
  • Autoz, GI-2120 errepidea hartuta (Beasain - Etxarri Aranatz).
  • Trenez, Beasaingo eta Ordiziako tren geltokiak herritik 5 km-ra daude, eta Goierrialdea autobus zerbitzuak handik Atauna bitarteko lotura egiten du.[4]

Mugakideak

Mugakide ditu:

Auzoak

San Martin auzoa

Nagusiak hiru dira:

Horrez gain, badira beste auzo txikiago edo zehar batzuk:

  • Aitzarte
  • Artzaterreka
  • Murkondo
  • Otadi-Zearra
  • Suki zeharra
  • Ajarresta


Azpiegiturak

Kultura

  • Liburutegia[5][6]
  • Herri antzokia[5]
  • San Gregorio elkargunea[5]

Kirola

  • Auzoeta udal kiroldegia[7]
  • Zelai frontoia[7]
  • Erroipe aterpea[7]

Hezkuntza

  • Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxea[8]
  • Lizarrusti interpretazio zentroa[9]
  • Barandiaran museoa[10]

Historia

Ataun, Gipuzkoako hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan eta Aralarko natura parkean dago, basoz, larrez eta mailoz inguraturik, Agauntza ibaia bizkarrezur duela. Ataungo domoa edo Aitzartea ere fenomeno geologiko bitxitzat jotzen da. Baina baditu, ordea, lur azpian fosildutako makina bat haitzulo; aipagarrienak Troskaeta, Sarastarri, Intzartzu kobazuloa eta abar dira.

Gizakiaren aztarna zaharrenak Usategietan daude —inguru hauetako zaharrenak dira—, duela 40.000 urte ingurukoak. Geroxeagokoak dira Pikandieta, Armontaitz, Limurita, Kobazar eta abarretako aztarnak. Halaber, herriko mugetan trikuharriak daude, Atxurbidetik Ubegi bitarteraino, gehienak, Jose Migel Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren ikerleek aztertuak.

Ataunen —izenak berak dioenez, ate edo pasabidea baita— erromatar garaiko txanponak ere aurkitu dira; Kristo aurrekoak Usategietan eta ondorengoan Otadizelain; Berrenoko galtzada bide egokia izan baita bidaiarientzat, iheslarientzat, kontrabandistentzat eta Done Jakue bideko erromesentzat. Jentilbaratzeko gazteluaren hondakinak eta han topatutako urrezko eraztunak Erdi Arora garamatzate. Urte askoan Nafarroaren eta Gaztelaren arteko borrokaleku izan zen. 1200. urtean Gaztelak Gipuzkoa bereganatu bazuen ere, Jentilbaratzak Nafarroako Erresumaren menpe segitu zuen ehun urte baino gehiagoan.

Garai haietakoa da kristautasunaren etorrera, XI. mende aldean-edo, eta lehendik zeuden sinesmenekin nahasi zen. Horren adierazgarri dira herriko hainbat leku: sorgin, lamina, jentil eta basajaunen istorioz josita baitago Ataun. Eta horregatixe, urtero, azaroan Jentilen Etorrera izeneko ikuskizuna egiten da herrian zehar.[11]

Herri izaera XVII. mende arte ez zuen lortu (1616an) eta komeni zitzaionean inguruko herriekin ere bat egiten zuen, Batzar Nagusietan ordezkaria eduki ahal izateko.

Lazkaoko Jauna izan da beren historiako mendeetan zehar ataundarrek izan duten areriorik handienetakoa; jauntxoa izanik, eskubide handiak baitzituen lortuak herritarrenak zapuzten zituztenak. Horren mende bizi ziren ataundarrak: herriko lurren herena berea zuen, hainbat maizter, erroten monopolioa, apaizak izendatzeko eskubidea eta urteko laborearen hainbateko bat berari eman beharra.

Aipagarria da XVI. mendean Ataun herriak Lazkaoko jaunarekin izandako eztabaida eta auzien ondoren, herriko armarria elizako horman jartzeko lortu zuen eskubidea (1584an).

Bizimoduari dagokionez, artzaintza, abeltzaintza, nekazaritza, meatzaritza eta basogintza izan dira nagusi, XX. mendean Goierri bailaran, industrializazioa garatu eta nagusi bihurtu arte.

San Gregorio auzoko eliza

Ataun ekimen handiko gizon eta emakumeen herria izan da eta da, izan diren lekuetan aztarna utzi dutenak. Gure historia erlijioso, notari, abokatu, mediku, albaitari, idazle, intelektual, historialari, antropologo, etxegile eta abarrez josita dago. Nahiz eta nekazari-lur izan, gurasoek ahaleginak eta bi egin izan dituzte seme-alabek aurrera egin zezaten. Horiek izan dira izan, Ataungo herriari izena eta izana eman diotenak: ataundarron izaera, herri baten nortasuna.

Demografia

Ataungo populazioren lehen zantzuak XI. mendekoak dira; ordurako bai baitzen zenbait oinetxe Lazkao eta Ataungo barrutian kokaturiko Agauntza ibaiaren arroetan. 1200. urterako San Martin eliza egoteak, data honen aurretik ere populazio-guneren bat izango zela pentsarazten du. XIV. mendearen bukaera arte, bertako biztanleria ibarrean bizi zela ikusten da garbi-garbi eta nagusiki Arrondoan eta Elbarrenan. XVI. mendetik aurrera, San Gregorio eta Ergoiena auzoak hasi ziren jendeztatzen Agauntza ibaiaren bideari jarraiki. Azkenik, XVII. eta XVIII. mendeen artean Aia auzoa jendeztatu zen. Era honetan iritsi zen Ataun XIX. mendera; jendeztatze-mailarik altuena lortu zuen garaira.

XIX. mende inguruan hasi zen zabalkuntza, 10 mendetan zehar zabaldu zen XIX. mendearen bigarren erdira arte. Epe luze honen barruan Ataun jendez bete zen. Jatorrizko gunea zen San Martindik abiatuz, jendeztaturiko gunea zabalduz joan zen poliki-poliki Agauntza ibaiaren ibarrean barrena, nekazaritzarako lur berriak erdietsi ahala. Ibaiaren ertzetatik eta norabide ezberdinetan, haran txikien bideari helduz, abiatu ziren biztanleak beren baserriak eraikitzera nekazaritzarako edota animalien bazkarako egokiak ziren tokietan. Abeltzaintzak garrantzia handia lortu zuen Ataungo nekazaritzaren barruan. Prozesuak XIX. mendearen erdialdean lortu zuen bere goieneko unea.

Une hartatik aurrera garapen-aldi berria hasi zen; gorabehera askoko populazioaren beheranzko joera, hain zuzen ere. Joera hau, gaur egun arte mantendu da.

2019an 1,745 biztanle zituen. Horietatik %22,41ek 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,56 ziren.[12]

Ataungo biztanleria

Politika

2007ko udal hauteskundeak

2007ko udal hauteskundeetan hiru alderdik aurkeztu zituzten zerrendak. PSE-EE, Alderdi Popularra eta Herrigintza (kandidatura independente bat). Hauek izan ziren emaitzak:

  • Herrigintza: 604 boto (9 zinegotzi).
  • Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 2 boto (0 zinegotzi).
  • Alderdi Popularra: 2 boto (0 zinegotzi).

Emaitza hauekin, Bittor Oroz Izagirre bihurtu zen udalerriko alkate. Bederatzi eserlekuak lortu zituen bere alderdiak, PSE-EE eta PP eserlekurik gabe utzita. Kontuan hartu behar da EAE-ANVren hautagaitza legez kanpo zegoela ere, eta hori bozketan nabari izan zen, boto baliogabeak 473 izan zirelako. EAE-ANVkoek boz horiek berenak zirela aldarrikatu zuten.

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan ere emaitza bera izan zen. Igor Aierbe izendatu zuten alkate.[13]

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak bost zinegotzi eskuratu zituen, eta Herrigintza herritar plataformak lau. Euskal Herria Bilduko Igor Aierbe Guridi hautatu zuten alkate.

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 563 boto (bost zinegotzi). EAJk 408 boto (4 zinegotzi). PSE-EEk 10 boto.[14] Martin Aramendi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[15]

Udal hauteskundeen jarraipen historikoa

Ataungo udaletxea

Ataungo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Bildu
5 / 9
487 (% 50,57)
5 / 9
531 (% 50,28)
Herrigintza
4 / 9
476 (% 49,43)
4 / 9
521 (% 49,34)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Ataungo azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[16]
Ignacio Maria Ayerbe Apalategui[16]19791983Herri Batasuna
19831987Herri Batasuna
19871991Herri Batasuna
19911995Eusko Alkartasuna
19951999Independenteak
19992003Independenteak
20032007Herrigintza
Bittor Oroz Izagirre20072011Herrigintza
Igor Aierbe Guridi[13]20112015Bildu
Asier Rodriguez Etxeberria[17]20152019Euskal Herria Bildu
Martin Aramendi Arana[15][18][19]2019JarduneanEuskal Herria Bildu

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren % 7,8; bigarren sektorea, % 11,4; hirugarren sektorea, % 67,8; eraikuntza, % 13.[12]

Kultura

Ataungo Felix Eskisabel[20] (Ahotsak[21] proiekturako)

Euskara

Ataunen[22] Goierriko hizkera[23] egiten da. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an, biztanleen % 87,18 euskalduna zen.[12]

Apalategi ikerketa beka

2019an udalak Joxemartin Apalategi beka sortu zuen.[24] Lehen urtean Ataungo emakumeei buruzko ikerketa bultzatu zuen.[25][26]

Ondasun nabarmenak

San Martin eliza

Ataundar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa