Pilar Pascual de Sanjuán

Irakasle, feminista eta idazle katalana

Pilar Pascual de Sanjuán (Cartagena, 1827ko urriaren 23aBartzelona, 1899ko otsailaren 18a), Pilar Pascual Ibars edo Pilar Pascual i Fuentes, maistra, feminista eta idazle katalana izan zen. [1][2][3]

Pilar Pascual de Sanjuán
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Pilar Pascual e Ibars
JaiotzaCartagena1827ko urriaren 23a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBartzelona1899ko otsailaren 18a (71 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jaime Viñas y Cusí (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, haur literatura idazlea eta idazlea
Enplegatzailea(k)irakasle eskola
KidetzaQ97073612 Itzuli
Izengoitia(k)Pilar Pascual de Sanjuán

Biografia

Pilar Pascual Ibars Cartagenan jaio zen, baina haurtzaroa Mequinensan igaro zuen, amaren familia bertakoa bait zen. Bere ama arduratu zen bere prestakuntza intelektualaz,eta Pilarrek bere lehen liburuetako bat amari eskaini zion. Txikitatik izan zen literatura eta hezkuntza lanen irakurle sutsua. Hamalau urte zituela artilleriako kapitaina zen aita hil zitzaion. Amak eta alabak brodatuak eta beste lan batzuk eginez atera zuten bizimodua. Pascualek lana eta irakurketa txandatu egin zuen .

Mequinensako botikariarekin ezkondu ondoren, Pascual bere kabuz aurkeztu zen oinarrizko eta goi mailako maisu-maistren azterketetara, eta kalifikazio gorena lortu zuen. Lleidara joan ziren ondoren eta han neskentzako eskola pribatu bat ireki zuen, baina 30 urterekin alargun geratu zen, eta Irakasle Eskola publikoan lanean hastea erabaki zuen bertan lan baldintzak hobeak zirelako. Sant Joan de Vilassar, Manresa eta Sabadelleko nesken eskoletan aritu zen eta, azkenik, Bartzelonara joan zen. Han, emakumeen Eskola Normalari atxikitako eskolako arduradun izan zen hogeita hamazazpi urtez.

1892. urtean, Bartzelonako Arte Industrien eta Erreprodukzioen Nazioarteko Erakusketa Nazionalean parte hartu zuen, Arte Ederren Jauregian. Bertan, puntu ingelesez egindako zapia, koloretako kotoiaz bordatutako eskuoihala eta Bristol paperezko estalkiak zituen deboziozkoa aurkeztu zituen. Erakusketa honen katalogoaren arabera, Pilar une hartan Bartzelonako Sant Antoni ingurabideko Nesken Udal Eskolako zuzendaria zen.

Maistra oso ezaguna eta idazle emankorra izan zen, bereziki neskentzako eskola eskuliburuak idatziz baita pedagogia tratatuak, poesia edota iritzi artikuluak ere. Hainbat kultur entitate eta epaimahaitako kide izan zen eta El Monitor de Primera Enseñanza aldizkariko erredaktorea ere, Bastinos liburudendak argitaratutako aldizkari profesionala.

Ideia eta jarduera soziopolitikoak

Nesken hezkuntzari buruzko postulatuei dagokienez, Pascualek gizonen eta emakumeen artean banandutako esferen doktrina defendatzen zuen, eta garai hartan nagusi zen feminitate ideala goraipatzen zuen. Dikotomia horren funtsezko ezaugarriak zalantzan jartzen ez zituen arren, etxeko aingeruaren irudian oinarritutako emakume eredua definitzen zuenean, emakumearen autoestimua eta bizi-baldintzak hobetzeko duintasuna eman nahi zion ikuspegi propio batetik definitzen zuen. Aukera hori, XIX mendearen erdialdeko emakumeei onartzen zitzaizkien jarduera muga estuak kontuan hartuta, baloratu behar da uneko esku-hartze estrategia bideragarri bakanetako bezala. Adibide argigarri bat garai hartako moral bikoitza kritikatzen eta emakumeen nagusitasun morala aldarrikatzen zuenean aurki dezakegu. Egiaztatze horren ondorioz, emakumeen balioek eta portaera moralak gizonek imitatu beharreko eredu bihurtu behar zutela proposatu zuen. Nesken gorputz hezkuntza ere bultzatzen zuen nesken eskoletan joste lanak nagusitzen zirenez, jolas, dantza eta gimnastika ariketak egitea proposatzen zuen gehiegizko sedentarismoa konpentsatzeko, .

Pascual XIX. mendeko feminista katalanekin harrema hestua izan zuen. katalanez idatzitako La Llar emakumeen lehen aldizkarian parte hartu zuen Dolors Monserdà eta Josepa Massanés idazleekin batera baina bere garaiko feminista gisa defini dezakeen jarduera bere ibilbide profesionala da. Bere lanaren garrantziaz erabat jabetuta, Pascualek, bere lehen artikuluetatik, 1857ko Moyano Legeak ezarritako soldata ezberdintasuna salatu zuen, maistren estatusa duintzeko eta lankideen pareko gizarte onarpena eskatzeko. Urteak igaro ahala, ahots asko gehitu zitzaizkion eskaera honi, horrela, Pascualen hasierako inkonformismoak emakume irakasleen arteko harreman-sare bizia eta sendoa sortu ahal izan zuen, eta, gizon batzuen laguntzarekin, kanpaina arrakastatsua bultzatu zuen. Hori guztia 1883an amaitu zen, mundu mailan aitzindari izan zen irakasle guztien (gizon zein emakume) Soldata Berdintzeko Legea aldarrikatu zenean.

Lanak

Oso ezaguna izan zen haurrentzako, bereziki neskentzako eta debozioa eta hezkuntza morala sustatzeko egindako lanengatik. Besteak beste:

  • 1863. urtea baino lehen: Oraciones en verso, para la entrada y salida de la escuela y para los sábados por la tarde, a la Virgen (Bartzelona: J. Bastinos e hijos).
  • 1863:
    • Los albores de la vida: obra dedicada a las niñas (Bartzelona: Librería de Juan Bastinos e Hijos), Liburu honek 1863ko Bartzelonako Instrukzioaren Lagunen lehen saria irabazi zuen. Arrakastaren ondorioz, berriro argitaratu zen 1874, 1877, 1879 eta 1897an.
    • Año evangélico para los niños, o Los evangelios explicados y comentados al alcance de la infancia... (Bartzelona: Juan Bastinos e hijos): lau aldiz berrargitaratua egilearen bizitzan.
  • 1864: Preceptos morales para la infancia, basados en hechos históricos (Bartzelona: Imprenta de J. Jepús).
  • 1865: Lecciones de economía doméstica para madres de familia (Bartzelona: Imprenta de J. Jepús): bere lanik arrakastatsuenetako bat, etxekoandreei zuzendua. Oso berrargitaratua, Guía de la mujer ere deitu zioten.
  • 1867: La Fe de la infancia: devocionario para niños (Bartzelona: Antonio J. Bastinos liburutegia).
  • 1869La moral en la historia: colección de cuadros históricos con su aplicación moral al alcance de los niños (Bartzelona: Bastinos).
  • 1872: : Nuevo Fleuri: compendio de Historia Sagrada: narrativa educativa para uso de la escuela de Primera Enseñanza (Bartzelona: Juan eta Antonio Bastinos).
  • 1875:
    • Los deberes maternales: cartas morales de una maestra a una madre de familia sobre la educación de la mujer (Bartzelona: Juan eta Antonio Bastinosen liburutegia). Bigarren edizioak Fernán Caballeroren hitzaurrea du.
    • El trovador de la niñez: bertsoz egindako konposizioen bilduma, haurrak poesia irakurtzen trebatzeko (Bartzelona: Juan eta Antonio Bastinos): Espainiako eskola askotan derrigorrezko irakurketako liburu bihurtu zen.
  • 1877:
    • El sendero de la virtud: leyendas morales dedicadas a los niños (Bartzelona: J. Jepús).
    • Epistolario manual para señoritas: modelos de cartas propias para la niña, la joven y la mujer (Bartzelona: Juan eta Antonio Bastinosen liburutegia).
  • 1880:Importancia de la educación física de las niñas Granadako "El Profesorado" Bigarren Lehiaketa Pedagogikoaren saria.
  • 1881: Flora o la educación de una niña (Bartzelona: Imprenta eta Litografía de Faustino Paluzie): bere lanik ezagunena berrargitaratzen jarraitu zuen 1954ra arte.
  • 1883:
    • Discursos, diálogos y poesías propios para ser recitados por niños y niñas en diferentes actos escolares (Bartzelona: Borrás y Maestro): Julián López i Antonio Anguizekin lankidetzan idatzia.
    • El primer libro de las niñas: método de lectura corriente (Bartzelona).
  • 1884: Breve tratado de urbanidad para las niñas (Bartzelona: Imprenta de Paluzie).
  • 1885:
    • Las obras de Misericordia explicadas a los niños por medio de historietas morales (Bartzelona: Juan eta Antonio Bastinos).
    • Prontuario del ama de casa: tratado elemental de labores para las niñas y las jóvenes (Bartzelona: Juan eta Antonio Bastinos).
  • 1886: El Credo o Símbolo de los Apóstoles (Bartzelona: Juan eta Antonio Bastinos).
  • 1888:
    • Resumen de urbanidad para los niños (Bartzelona: Faustino Paluzie).
    • Programa de ortología, o sea Teoría de la lectura para las alumnas del segundo curso...(Bartzelona: Juan eta Antonio Bastinosen liburutegia).
  • 1889: La educación del sentimiento (Bartzelona: Antonio J. Bastinos).
  • 1890:
    • Flores del alma: colección de poesías (Bartzelona: J. Jepús Roviralta).
    • Los Sacramentos con imágenes. (Bartzelona: Librería de Antonio J. Bastinos).
  • 1891: Escenas de familia: continuación de Flora: libro de lecturas en prosa y verso para niños y niñas (Bartzelona: Faustino Paluzie).
  • 1893:
    • Ramillete místico: piadosos ejercicios del mes de mayo dedicados a la santísima Virgen María (Bartzelona: Antonio J. Bastinos).
    • A través del mar: cuadros históricos con su aplicación moral en forma epistolar (Bartzelona: Antonio J. Bastinos).
  • 1896:La educación de la mujer: tratado de pedagogía para las maestras de Primera Enseñanza y aspirantes a Magisterio... (Bartzelona: Imprenta de J. Jepús): Jaume Viñasekin lankidetzan idatzia.
  • 1897: Noches de estío: cuentos para niñas y niños (Bartzelona: J. Jepús).

Erreferentziak

Bibliografia osagarria

Kanpo estekak