PortAventura World

Konplexu turistiko, Espainia

PortAventura World Saloun eta Vila-secan (Tarragona, Katalunia) dagoen konplexu turistikoa da.[1] Bi parke tematiko (PortAventura Park eta Ferrari Land), ur-parke bat (PortAventura Caribe Aquatic Park), golf-zelai bat (PortAventura Golf) eta bost hotel tematiko ditu. Urtero 4 milioi bisitari baino gehiago hartzen dituelarik, PortAventura Park Espainiako parke tematiko bisitatuena da, eta Europako bisitatuenetan seigarrena. 1995ean Generalitat de Catalunyak sustatu ondoren zabaldu zituen ateak lehen aldiz. 1998. urtean, Universal Studios parke tematiko honen akziodun bihurtu zen eta Universal's Port Aventura deitu zen (1999).[2][3] 2005. urtean la Caixak, Criteriaren bidez, NBC Universal enpresako akzio guztien kontrola hartu zuen, berriro Port Aventura deiturik. Konplexu honek gaur egun; hotelak, ur-parkeak, golf parkeak, hondartza kluba, batzar zentroa eta proiektu gehiago ditu martxan. Hainbat erreforma izan ditu sortu zenetik.

PortAventura World
PortAventura World
Konplexu turistikoa
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaTarragonako probintzia
EskualdeaTarragonès
Kataluniako udalerriaSalou
Izen ofizialaPortAventura World Parks & Resort
Universal Mediterránea
PortAventura
PortAventura European Destination Resort
Jatorrizko izenaPortAventura World
Geografia
Koordenatuak41°05′05″N 1°09′05″E / 41.084722222222°N 1.1513888888889°E / 41.084722222222; 1.1513888888889
Map
Azalera1.19 km²
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera2002ko ekainaren 13a
portaventuraworld.com, portaventuraworld.com…, portaventuraworld.com… eta portaventuraworld.com…

Kudeaketa

Jolas-parkearen sarrera.

Tussauds Taldea, Anheuser Busch, Fecsa eta la Caixak bultzatu eta eraiki zuten. Hasieran, "Tibi Gardens" deitzetik, "Port Aventura" deitzera pasatu zen. 300 milioi eurorekin inauguratu zen.

Bilakaera

Jolas-parkearen eraikuntza.

Aisialdi konplexu hau, atrakzio parke bezala sortu zen. Gaur egungo Port Aventuraren kokapenean, Euro Disney Resort-a sortu nahi zuten, baina Parisen esertzea erabaki zuten azkenik. Ateak ireki zituenean, 5 area tematiko zituen: Mediterrània, Polynesia, China, México eta Far West.

Atrakzioen laburpen taula

Port Aventurako atrakzio nagusiak
IzenaEraikitzaileaGehienezko abiadura (km/o)Altuera (m)Luzera (m)Inaugurazioa (urtea)
ShambhalaB&M134761.6502012
Dragon KhanB&M110451.2701995
Furius BacoIntamin AG135168502007
Hurakan CondorIntamin AG1151002002005
StampidaCCI75269541997
TomahawkCCI4813,54401997
El Diablo - Tren de la MinaArrow Dynamics6016,59701995
Tutuki SplashIntamin AG56154381995
Silver River FlumeMack Rides55166891995
Tami TamiVekoma358,52071998
Grand Canyon RapidsIntamin AG15-4651995
Ferrocarril TourSevern Lamb11-2.3001995

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak