Hayes presidentea departamendua

Presidente Hayes departamendua» orritik birbideratua)

Hayes presidentea departamendua edo Hayes presidentea (gaztelaniaz: Departamento de Presidente Hayes) Paraguaiko hamazazpi departamenduetako bat da. Mugakide ditu iparraldean Paraguai Garaiko departamendua, ekialdean Concepción, San Pedro, Cordillera, Erdialdea eta Asunción, hegoaldean Argentina eta mendabaldean Boqueróngo departamendua. Denera 72.907 km²ko azalera du eta herrialdeko hirugarren departamendurik handiena da. Biztanle-kopuruari dagokionez, ordea, 121.075 biztanlerekin 2017ko estimazioaren arabera, herrialdeko biztanle gutxien duen laugarren departamendua da. Villa Hayes du hiriburu eta hiririk populatuena.

Hayes presidentea departamendua
 Paraguai
Administrazioa
Estatua Paraguai
Izen ofizialaDepartamento de Presidente Hayes
ISO 3166-2PY-15
HiriburuaVilla Hayes
Geografia
Koordenatuak23°46′31″S 58°36′43″W / 23.7753°S 58.6119°W / -23.7753; -58.6119
Azalera72.907 km²
MugakideakBoqueróngo departamendua, Paraguai Garaiko departamendua, Concepcióngo departamendua, San Pedroko departamendua, Cordillerako departamendua, Erdialdeko departamendua, Hiriburu Barrutia eta Formosa probintzia
Demografia
Biztanleria126.880 (2022)
Dentsitatea1,66 bizt/km²
gobernacionxv.gov.py

Ameriketako Estatu Batuetako Rutherford Birchard Hayes presidentearen omenez eman zitzaion izena departamenduari. Hayes presidenteak Aliantza Hirukoitzaren Gerra osteko Paraguairen eta Argentinaren arteko muga-gatazkan arbitratu zuen. Hain zuzen ere Hayesen laudoak eman zion amaiera liskarrari.

Banaketa administratiboa

Hayes presidentea zortzi barrutitan banatuta dago:

BarrutiakBiztanleria (2017ko est.)[1]
1 Benjamín Aceval19.985
2 Doctor José Falcón4.105
3 General José María Bruguez3.249
4 Nanawa5.920
5 Puerto Pinasco9.896
6 Teniente Primero Manuel Irala Fernández25.890
7 Teniente Esteban Martínez3.340
8 Villa Hayes48.689
Hayes presidentea121.075

Erreferentziak

Kanpo estekak