Pronostiko (medikuntza)

gaixotasun edo zauri baten larritasunari eta bilakaerari buruzko iritzia
Artikulu hau iragarpen medikuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pronostiko».

Pronostikoa[1] gaixotasun, nahasmendu edo sindrome batek izan dezakeen iraupenari, eboluzioari eta amaierari edo askaerari buruzko iragarpena da. Pronostikoa arina, moderatua, larria, oso larria edo hilgarria izan daiteke.[2] Datu horiek gaixotasun jakin bati buruz egindako azterketa kliniko ugarietatik lortzen dira, oro har kasuen serieetatik. Azterketa horietan pronostiko-faktoreak izeneko aldagaiak lortzen dira, eta medikuak pertsona jakin batengan ikertu behar ditu, sintomatologiaren eta egindako proba diagnostikoen bidez. Pronostiko-faktore horien arabera sendabide mota bat hautatzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.