Quebeceko frantses

Quebeceko frantsesa edota quebecera (frantsesez français du Québec, français québécois edo québécois) Kanadako frantses hiztun eremua gehien mintzatzen den hizkuntz horretako aldaera da, berez oraindik zabalagoa den eta beste hainbat azpialdaera ere barne hartzen dituen Kanadako frantsesaren aldaeraren barnean dago. Nagusiki Quebec probintzian mintzatzen da, hortik bere izena, baina baita Brunswick Berria, Ontario, Manitoba, Saskatchewan eta Alberta probintzietako eta AEBtako Ingalaterra Berria eskualdeko frantses hiztun komunitateetan ere. Dena den, 1977az geroztik Quebecen bakarrik dauka hizkuntza ofizial estatusa. Kanadan mintzatzen den frantsesaren aldaera mintzatuena eta ezagunena den arren, ez da bakarra.

Quebecera
français québécois
Datu orokorrak
Lurralde eremua Kanada
 AEB
Hiztunak7 milioi hiztun Quebecen
700.000 hiztun gainontzeko Kanadan eta AEBetan
Ofizialtasuna Quebec
EskualdeaNagusiki Quebecen, baina baita Brunswick Berria, Ontario, Manitoba, Saskatchewan, Alberta eta Ingalaterra Berrian
AraugileaOffice québécois de la langue française
Hizkuntza sailkapena
Indo-Europarra,
Italikoa,
Erromantzea,
Oïl hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologqueb1247
Linguasphere51-AAA-iib
Linguist Listfra-que
IETFfr-u-sd-caqc

Aldaera horren erakunde araugilea Office québécois de la langue française da. Gaur egun Quebecen 7 milioi hiztun ditu, eta gainontzeko Kanadan eta AEBetako ipar-ekialdean sakabanatuak 700.000 hiztun inguru.

Historia

XVI. mendea eta XVIII. mendearen artean Frantziako Erresumaren ipar eta mendebaldetik etorritako kolono eta itsasgizonek ekarrik zuten, hortik Oïl hizkuntzaren aldaera izatea eta Frantziako ipar eta mendebaldean mintzazen diren normandiera, poitevin, galo eta saintongeais dialektoen ezaugarriak izatea. XVIII. mendean Parisen mintzatzen zen frantsesaren ezaugarriak ere baditu. Denboraldi honetan zehar eremu honetako hizkuntza nagusia izan zen.

Baina Frantsesen eta Indiarren Gerren ondoren Frantziar Inperioak Frantzia Berria galdu eta Britainiar Inperioaren eskuetara igarotzean egoera guztiz aldatu zen, frantsesaak bere nagusitasuna galdu eta ingeles hizkuntzak bereganatu zuenean. Gainera, garai honetan ere Akadiako frantses hiztun gaur egungo AEBtako Louisiana estatuko eremura bizitzera lekualdatu ziren, alegia, gaur egungo cajun frantses hiztunen arbasoak.

Denbora luzez Kanadako frantses hiztunek hasieran batean britainiarren eta 1867tik aurrera kandar ingeles hiztunen nagusitasuna jasan ondoren, 1977an Quebecen frantsesa ere hizkuntz ofiziala izendatzea lortu zuten.

Ezaugarriak

Quebeceko frantses kolonoen jatorria (XVII-XVIII. mendeak)

Berez Kanadako quebecera hiztunek eta Frantziako frantses hiztunek elkar ulertzen dute, baina hizkuntza gehienetako hizkuntza ofiziala eta dialektoen artean jazotzen den bezala, frantses ofiziala eta quebeceraren artean ere ezberdintasunak daude, bai hiztegi aldetik nahiz ahoskera aldetik ere. Handiena quebecerak gaurdaino mantendu izan dituen antzinako frantsesaren hainbat hitz eta esamolde nahiz ahoskera dira, bai eta quebecera egunerokotasunean ingelesarekin egunerokotasunean elkarbizitzen den hizkuntza izanik, azken hizkuntza horrek quebeceran duen eragin handia dela eta, ingelesetik hartutako mailegu eta zenbait ahoskera ere. Izan ere, quebecera mintzatzen diren ia hiztun gutiak elebidunak dira, alegia, quebeceraz gain, ingelesez ere hitz egiten dute, bai bigarren hizkuntza gisan nahiz ama hizkuntza gisan.

Quebeceraren barnean ere eskualde bakoitzeko hizkera eta ahoskera ezberdinak ere baudade, bai eta joual izeneko quebeceraren argot hizkera ere.

Lexiko ezberdintasunak:

QuebecerazFrantsesezEuskaraz
abriercouvrirestali
astheure (à c't'heure)maintenantorain
chum (m)copain (m)mutilagun
magasinerfaire du shoppingerosketak egin
placoterpapotersolastu
pognerattraper, prendreatzeman, harrapatu

Hitz beraren esanahi ezberdintasunak:

HitzaEsanahia quebecerazEsanahia frantsesez
blonde (emakumezkoa)neskalagunaemakume ilehori
charautoagurdia
chaufferberotu, gidatu (ibilgailua)berotu
chialerkexatu, kexaohiukatu, negar egin
dépanneurjanari-dendakonpontzaile
gossespotroak, barrabilakhaurrak
dînerbazkalduafaldu
suçonzupaki, txupetezupada-arrasto
sucettezupada-arrastozupaki, txupete
éventuellementnoizbehinka, aldikaagian

Hiztegia

QuebeceraEuskaraOharrak
BenOngi.../ beno...
BibitteZomorrotxo
Envoye !Arin!enweye edo awaye ahoskatzen da
fifHomosexual
Grouille-toé !Mugitu hadi!
MaganéZaharkitua, erabilia, herdoildua
PlateAspergarriaT hizkia ere ahoskatzen da
Pâte à dentHortz-orea
DébarquerJaitsi (auto edo ontzi batetik...)
MagasinerErosketak egin

Esamoldeak

QuebeceraEuskara
Avoir de la misèreZailtasunak izan
Avoir le fluBeherakoa izan
Je m'en sacreEz zait axola
Chanter la pommeNeskatan / Mutiletan egin
En arracherLarri ibili / Estuasunean egon

Quebeceraren beste berezko esaldi edo esamolde batzuk:

Quebecerazko esamoldeaFrantsesezko parekideaEuskarazko parekidea
avoir de la misèreavoir de la difficultélarri/estu ibili, arazoak izan
avoir le fluavoir la diarrhéebeherakoa izan
avoir le goût dérangégouter une saveur étrangezer edo zer arraroa dastatu, bat-batekoa
en arracheren baverune txarra igaro
prendre une marchefaire une promenadepromenatu, paseatu
se faire passer un sapinse faire duperengainatua izan
parler à travers son chapeauparler à tort et à travershitz eta pitz mintzatu

Kanpo estekak