Ré uhartea

Ré uhartea (frantsesez: Île de Ré, il də ʁe ahoskatua) Itsas Charenteko kostaldean dagoen uhartea da. Arroxelaren ondoan kokaturik, uharteak 30 kilometroko luzera eta 5 kilometroko zabalera ditu, eta 2006an 17.640 biztanle zituen (206.75 biz./km²).


Uhartearen ikuspegia
Bertako izenaÎle de Ré
Geografia
KokapenaBizkaiko golkoa
Azalera85,32 km²
Punturik garaienaPeu des Aumonts
Politika
Herrialdea Frantzia
EskualdeaPoitou-Charentes
DepartamenduaItsas Charente
Herri elkargoÎle de Ré
Hiri populatuenaSainte-Marie-de-Ré
Hiri populatuenaren biztanleria2.655 bizt. (1999)
Gizartea
Biztanleria17.723 biztanle (2012)
Dentsitatea207.7 biz./km2
Artikulu hau Frantziako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Re».

1988an amaituriko zubi batek uhartea eta kontinentea lotzen ditu. Turismoarekin lotutako jarduera handia dauka, batik bat 1990eko hamarkadatik aurrera eta bereziki adin ertaineko edo handiko jendearentzat. Surfa oso kirol praktikatua da bestela.

Frantziako laugarren irlarik handiena da, Korsika, Oléron eta Belle-Île eta gero.

Banaketa administratiboa

Uharteko udalerriek herri elkargo (communauté de communes) bat osatzen dute. Hona hemen udalerriak ekialdetik mendebalderantz:

  1. Rivedoux-Plage: 2.282 biztanle (2012).
  2. La Flotte: 2.863 biz.
  3. Sainte-Marie-de-Ré: 3.283 biz.
  4. Saint-Martin-de-Ré: 2.415 biz.
  5. Le Bois-Plage-en-Ré: 2.353 biz.
  6. La Couarde-sur-Mer: 1.242 biz.
  7. Loix: 674 biz.
  8. Ars-en-Ré: 1.297 biz.
  9. Saint-Clément-des-Baleines: 692 biz.
  10. Les Portes-en-Ré: 622 biz.

Bi kantonamendutan banatuta daude: Saint-Martinekoa (1-5) eta Arsekoa (6-10).

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
---16.728----17.658
185618611866187218761881188618911896
----15.609----
190119061911192119261931193619461954
14.232------7.908-
196219681975198219901999200920142020
-9.967-11.360-16.499---
Iturria: INSEE

Historia

VII. eta VIII. mendeetan, Aethicus Istriakoaren Cosmographiaren arabera, gertuko Oléron uhartearekin batera, Vacetae Insulae edo Vacetiar uharteak osatzen zuen.[1] Vaceti baskoien beste izen bat denez, orduko baskoiek (gaskoiek) uhartean presentzia bide zutela adierazten du.

848. urtean, Hastein buruzagi bikingoak uhartea erasotu zuen. XII. mendean, ordea, Notre-Dame-de-Ré des Châteliers abadia zistertarra eraiki zuten. 1625ean La Prée izeneko gotorlekua jaso zuten La Flotten, armada herbeheretar eta ingelesaren aurrean euren burua defendatzeko. Bereziki aipagarria da 2 urte geroago uharteak jasandako setioa, Buckinghameko Dukeak egindakoa Louis XIII. eta Richelieuren aurka. 1696an itsasontzi ingelesek Saint Martin bonbardatu zuten.

XX. mendean, 1940ko ekainaren 29an uhartea okupatu zuten soldadu naziek, ia 5 urtez bertan egon zirelarik. 1980ko hamarkadan, frantziar gobernuak deportazioa erabili izan zuen hainbat etakideren aurka, horietako batzuk Ré uhartean izan ziren eta beste euskal errefuxiatu batzuk gertu dagoen Yeu uhartean ere.[2]

Geografia

Uhartea ezaguna da lurrikarak direla-eta, 50 inguru jasan dituela 1568 eta 1908 artean. Bestela, etorkizunean Klima aldaketa bereziki mehatxugarria da zonalde honetan, altuera oso baxua duenez balizko itsasoaren igoeraren aurrean.

Argazkiak

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Frantsesez), (Gaztelaniaz), (Italieraz), (Alemanez), (Ingelesez)Turismo-webgunea