Raï

Raï (arabieraz: راي‎, rɑi ahoskatua, eusk: 'iritzi') 1930eko hamarkadan Aljerian sortutako musika generoa da, beduinoen, espainiarren, frantziarren, afrikaren eta arabiarren musika nahastuta.

Raï
Sorrera1930eko hamarkada–egun
SorlekuaAljeria
HedapenaMagreb eta Frantzia
InstrumentuakGaspa, guellal (tradizional); erritmo-kaxa, sintetizadore, sekuentziadore (moderno)
Azpigeneroak
Bedoui citadinisé – Raï'n'B

Raï abeslariei cheb (shabab, gazte) diete, chaabi abeslariei sheikh (xeke, zahar) deitzen baitiete. Estiloa Oran, Relizane, Mostaganem, Chlef, Aïn Témouchent edo Sidi Bel Abbes hirietako auzo txiroetan sortu zen. Tradizionalki abeslariak gizonak baziren ere, XX. mendearen amaieran emakume abeslariak agertu ziren. Hitzak gatazka sozialei buruzkoak izan ohi dira, askotan politika kolonialen aurkakoak.[1] Aljeriar gazteek asko maitatua zutenez, gobernuak musika nazional izendatu zuen. Erabakia ez zen islamisten gustukoa, Cheb Hasni bezalako abeslariak ere hil zutenak.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.