Rachel Luttrell

aktore kanadarra

Rachel Zawadi Luttrell (Dar es Salaam, 1971ko urtarrilaren 19a) Tanzanian jaiotako aktore eta abeslari kanadarra da, Stargate Atlantis telesailean eta honen ondoren sortu zirenetan Teyla Emmagan gerlariaren rola betetzeagatik da ezaguna.

Rachel Luttrell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRachel Zawadi Luttrell
JaiotzaDar es Salaam1971ko urtarrilaren 19a (53 urte)
Herrialdea Kanada
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaThe Royal Conservatory of Music (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

rachelluttrell.com
IMDB: nm0527523 Allocine: 105063 Allmovie: p223366 TV.com: people/rachel-luttrell
Twitter: rachel_luttrell Discogs: 7711664 Edit the value on Wikidata
Rachel Luttrell, 2017an.

Biografia

Haurtzaroa eta ikasketak

Rachel Luttrell Tanzaniako Dar es Salaam hirian jaio zen. Ama Veronica Makihio Shenkunde Luttrell Shambaa leinukoa du eta aita William Leon Luttrell estatubatuarra. Lau anai-arreba dira eta bost urte zituela familiak Kanadara emigratu zuen, Toronto hirira hain zuzen ere[1]. Musikazalea zen familia eta aitak Rachelen soprano ahotsa lantzeaz gain piano ikasketak egin zituen Torontoko Erret Kontserbatorioan eta balet ikasketak Balet Klasikoko Errusiar Akademian.

Aktore ibilbidea

Disneyren "Ederra eta Piztia" lanaren Kanadako produkzioan egin zuen debuta eta beste hainbat antzezlanetan ere hartu zuen parte. 1989 eta 1993 artean kanadako telebistako Street Legal telesailean ohiko aktorea izan zen[1].

Los Angelesera joan zen aktore ibilbidean sakontzeko asmoz eta hainbat telesailetako ataldetan agertu bazen ere, frustratu eta Kaliforniako Unibertsitatean arkitektura ikasketak egiteko izena ematear egon zen baina azkenean Oxforden British American Drama Association akademian udako ikastaro bat egin zuen.

Los Angelesera itzuli zenean Stargate Atlantis telesailerako castingean Teyla Emmagan gerlariaren papera betetzeko aukeratua izan zen[2]. Bost denboraldi egin zituen protagonista taldearen partaide, telesaila amaitu zen arte. Ordutik aurrera ez du jarraipen handirik izan aktore lanetan.

Musikari ibilbidea

2011. urtean I Wish You Love diskoa argitaratu zuen. Jazz generoko diskoa da[3].

Bizitza pertsonala

Loyd Batemanekin ezkondu zen eta bi haur izan dituzte. Erica Luttrell ahizpa gaztea ere aktorea da[4].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1986CourageBobbyren alabaTelefilmea
1992Personal Effectslaburmetraia
1995House
1996Joe's So Mean to JosephineTabernako neska
2001Feast of All SaintsLisetteTelefilmea
2001ImpostorErizaina
2003Everyday UseDee
2004Stop Thief!Nickylaburmetraia
2005The AviaryPortia
2007A Dog's BreakfastRatcha
2009HardwiredCandace

Telesailak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1989-1993Street LegalVeronica Beck20 atal
1992Forever KnightNorma Alvesatal bakarra
1993Maniac MansionLorrie"Tina and the Teardrops"
1995The Great Defendererreportaria2 atal
1997DogsMimiatal bakarra
1997In the HouseDaphne2 atal
1998DamonBrendaatal bakarra
1998Sleepwalkersatal bakarra
2001CharmedJanna"Exit Strategy"
2001ERParamedikoaatal bakarra
2002Touched by an AngelMarlaatal bakarra
2004-2009Stargate AtlantisTeyla EmmaganProtagonista, 99 atal
2011True JusticeLt. Humphreysatal bakarra
2011NCISStephanie Mosner komandanteaatal bakarra
2013NCIS: Los AngelesYvette Lowell (CIAko agentea)atal bakarra
2015No Sleep Till 18Jillatal bakarra
2016ArrowRosieatal bakarra
2018Girlfriends' Guide to DivorceOona Falcone2 atal
2019The I-LandBrookeatal bakarra

Erreferentziak

Kanpo estekak