Raisa Álava

euskal artista

Raisa Álava Robina (Zuhatza, Araba, 1990) ilustzailea da, mundu osoko ekitaldi eta komunikabideetarako marraztu duen artista. 2023ko Frantziako Tourreko kartela egin zuen.[1] Kolore asko eta oso bizidun ilustrazioa,[2]Bilboko Guggenheim Museoaren, itsasadarraren eta Parisko Garaipen-Arkuaren irudiak txertatu zituen kartelean, irteera eta helmugako elementuak.[3]

Raisa Álava

Bizitza
JaiotzaZuhatza (Aiara), 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
ELISAVA
Euskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Jarduerak
Jarduerakartista

raisalava.com
Instagram: raisalava Edit the value on Wikidata

Biografia

La Taller Bilboko galerian egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Zeramikan masterra egin zuen unibertsitate berean eta Bartzelonako Elisava eskolan Ilustrazioa eta Komikia graduondokoa.

Polonian egonaldi artistiko bat egina da, eta Artium Museoak beka bat eman zion Eskualdea lanagatik.

Arte Ederrak karrera egin ondoren marrazketa arloan zentratu zen, batez ere. 2018 aldera marrazkietan kolorea erabiltzen hasi zen, harrezkero, fluor koloreak sartzen saiatzen da.

Normalean paperean marrazten du, eskuz marraztea gustatzen zaio. Gehienetan, rotrin bidez sortutako marrazkiak egiten ditu. Halere, azkar entregatzeko marrazkiak eskatzen dizkiotenean, ordenagailuan egiten ditu.

Ilustrazioen estiloari dagokionez, komikiak dira Raisaren erreferentziarik garrantzitsuena eta inspirazio iturria. Apur bat arraroa da inspirazioarekin zerikusia duen guztia.

Inspirazioa ez dator bakarrik: lan asko egin behar da, eta asko marraztu. Zirriborro asko desegin behar dira nahi duzun emaitza lortzeko. Ni beti hasten naiz zirriborro azkarrak egiten, eta gehien gustatzen zaidana lantzen dut ondoren.

Erakusketak

Hainbat erakusketa egin ditu, besteak beste:[4]

Lanak

  • The New York Times egunkarirako zein Pikara Magazine aldizkarirako egin izan ditu lanak.
  • BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren kartela egin du.
  • 2023ko Frantziako Tourreko kartela egin du.

Sariak

Sari ugari jaso ditu bere ibilbidean zehar:[7]

  • 2019an Ertibil Bizkaian hautatu zuten bere lana eta egoitza artistiko bat egin zuen AirWron (Wroclaw, Polonia).[8]
  • 2019an Gasteizko Artium Museoko “Eskualdea” produkzio-beka jaso zuen.[6]
  • 2018an Irudika Ilustrazioaren beka irabazi zuen, Angouleman (Frantzia) egoitza artistikoa egiteko.[9]
  • 2017an Kalkografia Nazionaleko Arte Grafikoaren Lehen Saria lortu zuen (Madril).[10]

Erreferentziak

Kanpo estekak