Ramiro Pinilla eleberri laburren saria
Ramiro Pinilla eleberri laburren saria Pinillesca taldeak eta Getxoko Udalak antolatzen duten sari bat da, Ramiro Pinilla idazlearen memoria mantentzeko eta literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz. Lehiaketa literarioa 2018 urtean hasi zen eta bi sari ematen dira lehiaketan, euskarazko eta gaztelaniazko lan onenentzat, 6.000na eurokoak. Halaber, lana argitaratzeko 1.000na euroko laguntza jasoko dute irabazleek. Lanak originalak eta zorrozki argitaragabeak izan behar dute, edozein dela bere formatua (internet barne), bere osotasunean zein partzialki, eta ezingo dute aurreko leihaketetan saririk jaso izan.
Ramiro Pinilla eleberri laburren saria | |
---|---|
Mota | literatura sari |
Honen izena darama | Ramiro Pinilla |
Indarraldi | 2018 - |
Irabazleen zerrenda
- 2018. Nerea Balda San Juan Atzerrian, abroad, á l'etranger, all'estero (Euskeraz)[1] eta Fernando Palazuelos Gete Llamadme Zula (Gaztelaniaz)
- 2019. Jokin de Pedro Pérez-Salado Joana (Euskeraz)[2] eta Herminia Luque Ortiz, Las traidoras (Gaztelaniaz)
- 2020. Mikel Ayllon Hanka hautsiak (Euskeraz)[3] eta Ascension Badiola Ariztimuño La decisión de Juana Mir (Gaztelaniaz)
- 2021. Goiatz Labandibar Biharmuna (Euskeraz)[4] eta Miguel Paz Banksy estuvo aquí (Gaztelaniaz)
Erreferentziak
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna