Raufa Hassan al-Sharki

Amatalrauf al-Sharki, Raufa Hassan (arabieraz: رؤوفة حسن‎) izengoitiaz ezagunagoa, (Sana[1] edo Ibb[2], Yemen, 1958ko abenduaren 14a[1]Kairo, Egipto, 2011ko apirilaren 27a) kazetari, irakasle eta ekintzaile yemendarra izan zen, Yemengo lehen emakume kazetaria[3]. Hedabideetako irakaslea eta Sanako Unibertsitateko Emakumeen Ikerketa Zentroko zuzendaria izan zen[4].

Raufa Hassan al-Sharki
Bizitza
JaiotzaIbb (en) Itzuli1958ko abenduaren 14a
Herrialdea Yemen
HeriotzaKairo2011ko apirilaren 27a (52 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Sanako Unibertsitatea

Bizitza

Sanan jaio zen[1] (beste datuen arabera, Ibb herrian[2]). Gaztetatik aritu zen aktibismoan. Hamabi urte zituela, zazpi lagunekin batera Abdullah al-Kurshumi Yemengo lehen ministroaren etxera joan zen oinez, Yemengo mutilen eskoletan ematen diren kalitate bereko liburuak eskatzeko euren eskoletarako. Al-Kurshmi harrituta geratu zen haien ekimenarekin eta mutilekin eskolara joateko aukera eman zien, Yemenen hezkuntza mistoa lehen aldiz baimenduz[5].

Hamabi urte zituela ere hasi zen irratian lanean, eta orduan Raufa Hassan izengoitia hartu zuen. Hau egin zuen amak irrati lanean laguntzen zion arren, aitak ez ziolako onartuko. Eskolan zegoela, Yemengo Emakumeen Elkartean ere parte izan zen, 1973an kontserbadore erlijiosoek itxi zuten arte[2].

1975ean graduatu zen eta Kairoko Unibertsitatean ikasten hasi zen[2]. Unibertsitatetik itzuli ondoren, jada ez zuen nikabik jantzi[2][6]. 1979an, Yemengo Emakumeen Elkartea berriro ireki zuen Sanan[7]. 1991n, doktoregoa lortu zuen Parisko Unibertsitatean[5]. 1993an, parlamenturako aurkeztu zen Yemengo lehen hauteskunde demokratikoetan, baina ez zuten hautatu[2].

1996an, Ikerketa Enpiriko eta Emakumeen Ikerketa Zentroa sortu zuen Sanako Unibertsitatean[8]. 2000n, islamista kontserbadoreek zentroa ixtera eta Herbehereetara joatera behartu zuten[9], eta haren buruzko fatua argitaratu zuten[10]. 2004an itzuli zen Yemenera[11].

Raufa Hassan al-Sharkiren helburuetako bat «emakumeei modu independentean bozkatzen ikastea» laguntzea zen eta garai batean Islah alderdiaren laguntza izan zuen[8].

Kairoko ospitale batean hil zen 2011n[11], minbiziak jota[3]. Al-Sharkiren ondareak Yemengo emakumeak eta gizonak inspiratzen jarraitzen du[11]. Sanan, Taysir al-Sharkik Raufa Hassan galeria ireki zuen ahizparen omenez[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak