Real politik (abestia)

Joseba Tapiaren abestia, Koldo Izagirreren hitzekin

Real politik Joseba Tapiak2005ean sortutako abestia da, Real politik albumean argitaratu zuten, Koldo Izagirreren hitzekin eta Zakurraren bibolina ekoiztetxearekin.[1] Mezu zorrotz eta birrintzailea zabaltzen du abestiak, politikan herritarrak aurkitzen duen hipokresia eta zurikeria kritikatzen du.[2]

Real politik (abestia)
Joseba Tapiaren musika-lana
Egilea(k)Joseba Tapia
Argitaratze-data2005
IzenburuaReal politik
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta eta trikitia
Hizkuntzaeuskara
HitzakKoldo Izagirre
Bestelako lanak
MusikagileaJoseba Tapia

Disko berean agertu ziren beste hamahiru kanta, batzuk oso ezagun bihurtu ziren, Zoragarria ez al da?, Lagun galduaren geografia, Paris - Dakar, Madrilgo lagunak edo Irla han da, adibidez.

Bertsioak

  • Lehen bertsioa goian aipatu dena da.[3]
  • 2017an beste bertsioa bat atera zuen Besamotzak albumean, Tapiak gitarra jotzen zuela.[4]

Hitzak

Abestiak herritarraren eskaeraren ezintasuna jasotzen du. Herritar horrek agintariengana jotzen du arazo batekin, baina ez du inon konponbiderik lortzen.

Agintarien eskala osoa igotzen du bere eskaerarekin: kontzejalarekin hasten da eta gero alkatearekin, sailburuarekin, lehendakariarekin, jaungoikoarekin (jaungoiko jaun edo anderea honetan ere, nahiz eta JAUNgoiko izan) eta bukaeran deabruarekin ere bai. Eskalako agintari guztiek ulertu ulertu egingo diote eskaera, baina... "agintariaren eskumenekoa" ez delakoan konponbiderik gabe aterako da herritar gizagaixoa bulego guztietatik, behin eta berriro. Hori bai agintari guztiek ikurrina dute inguruan: lepokoan zinegotziak, balkoian alkatea, paparrean sailburuak, bihotzean lehendakariak, hodeian jainkoak, eta errautsetan deabruak.

Ahapaldi bakoitzean agintari bat bisitatzen du herritarrak eta ahapaldi guztiek egitura berekoak dira.[1][3] Bertsoa beti hasten da eskaera batekin "Entzun ezazu XXX jauna edo anderea", non aldi bakoitzean XXX agintaria aldatzen den. Eta hurrengo ahapaldian agintariaren erantzuna dator beti beti da berdina, aldatzen den hitza bakar bat dago, agintaria horrek ikurriña non daukan zehazten duena.

Hitzak (Koldo Izagirre)
Entzun ezazu kontzejal jauna edo anderea:

badakizu dakizunez

nazkatu gara ogi lizunez

ez dugu nahi gosaldu albiste ilunez.

Gure plazan gauero eguzki betea!


Berak ezin zuen ezer egin

ez zen bere eskumenekoa

baina ados zegoen gurekin:

doan eman zigun bost… ekoa!

Ederra zen borroka lurrina

lepokoan zeukan ikurriña.


Entzun ezazu alkate jauna edo anderea:

[...]

Berak ezin zuen ezer egin

[...]

balkoian zeukan ikurriña.


Entzun ezazu sailburu jauna edo anderea:

[...]

Berak ezin zuen ezer egin

[...]

paparrean zeukan ikurriña.

.

.

.

.

.

.

.

Entzun ezazu lehendakari jauna edo anderea:

[...]

Berak ezin zuen ezer egin

[...]

bihotzean zeukan ikurriña.


Entzun ezazu jaungoiko jauna edo anderea:

[...]

Berak ezin zuen ezer egin

[...]

hodeietan zeukan ikurriña.


Entzun ezazu deabru jauna edo anderea:

[...]

Berak ezin zuen ezer egin

[...]

errautsetan zeukan ikurriña.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Real Politik. Joseba Tapia - jJoseba Alvarez - Youtube, 2011.