Real Politik

Joseba Tapiaren albuma (2006)

Real Politik Joseba Tapia euskal folk musikariaren estudioko laugarren diskoa da. 2006an kaleratu zuen diskoa.[1][2][3]

Real Politik
Joseba Tapiaren albuma
Egilea(k)Joseba Tapia
Argitaratze-data2006
IzenburuaReal Politik
Ekoizpen lekuaDonostia
Banatze bideadisko konpaktu eta musika-streaming
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaZakurraren biolina
Zatiak14 musika pista

"Real Politik" terminoa esamolde alemaniarra da "ahal denaren politika" esan nahi duena.

Joseba Tapia

Lan horretan, orokorrean hiru laguntzaile izan zituen: Jonan Ordorika (soinu-teknikaria) Arkaitz Miner (mandolina, biolina, zintzarria, eta ahotsa) eta Jexux Aranburu (pianoa, soinu handia, kurkubita, eta ahotsa). Baina kolaborazio puntualak ere izan zituen: Natxo de Felipe (ahotsa, "Biba Berango"), Mertxe Oliden (ahotsa, "Soldadu sartzea"), Ainhoa Aranburu, Estitxu Eizagirre, eta Maialen Lujanbio, koruetan ("Soldadu sartzea"), Xabier Berasaluze 'Leturia' (zapatak eta kurkubita,"Soldadu sartzea" eta "Madrilgo lagunak"), Mikel Artieda (baxua, "Irla han da"), eta Mikel Azpiroz (laguntzaile teknikoa).[1]

Abestien zerrenda

  1. Zoragarria ez al da? (Hitzak: Koldo Izagirre - Musika: Joseba Tapia)
  2. Umearen ehiza (Hitzak: Jacques Prevert - Musika: Joseph Kosma)
  3. Lagun galduaren geografia (Hitzak: Koldo Izagirre - Musika: Joseba Tapia)
  4. Real politik (Hitzak: Koldo Izagirre - Musika: Joseba Tapia)
  5. Askatasunaz (Hitzak: Joxe Mari Lopetegi - Musika: Joseba Tapia)
  6. Bilbaoko iretargi (Hitzak: Bertolt Brecht - Musika: Kurt Weill)
  7. Biba Berango (Hitzak: Gabriel Aresti - Musika: Herrikoia)
  8. Soldadu sartzea (Hitzak: Bilintx - Musika: Joseba Tapia)
  9. Eisenhower eta ni (Hitzak: Charles Uhalde - Musika: Joseba Tapia)
  10. Larre galduak (Hitzak: Josetxo Azkona - Musika: Joseba Tapia)
  11. Paris - Dakar (Hitzak: Eneko Barberena - Musika: Joseba Tapia)
  12. Madrilgo lagunak (Hitzak: Bitoriano Gandiaga - Musika: Joseba Tapia)
  13. Irla han da (Hitzak: Joxerra Garzia - Musika: Joseba Tapia)
  14. Etorbide profesionala (Hitzak: Koldo Izagirre, Joseba Tapia - Musika: Joseba Tapia)

Bideo-klipa

Urte berean animaziozko bideo bat sortu zuen Juanba Bersasategik (Lotura Films) Real politik abestia ilustratzeko. Arkatzez egindako irudien animazioa izan zen.[4]

Bertsioak

2017an Joseba Tapiak plazaratu zuen Besamotzak diskoko kantu gehienak Real Politik diskotik hartuak dira, gitarra elektrikoarekin "ahaire berriz jantzi" zituela.[5][6]

Erreferentziak

Kanpo estekak