Revillagigedo uhartedia

Revillagigedo uhartedia edo Revillagigedo uharteak (gaztelaniaz: Islas Revillagigedo, reˈβiʎa xiˈxeðo ahoskatua) Ozeano Barean dauden sumendi jatorrizko uharteak dira. Nahiz eta Mexikoko Gobernuak berak kudeatua izan, Manzanillo udalerriaren zati bat dira eta bere ekosistema paregabeari esker ezagunak dira.

Revillagigedo uhartedia
Bertako izenaArchipiélago de Revillagigedo
Geografia
KokapenaOzeano Barea
Uharteak denera4
Azalera157,81 km2
Punturik garaienaEvermann haitza
Politika
Herrialdea Mexiko
EstatuaColima
Gizartea
Biztanleria60

1533ko abenduaren 19an Hernando de Grijalva espainiar itsaslariak lehendabizikoz topatuak, Revilla-Gigedo asturiar leinuaren kidea zen Juan Vicente de Güemes erregeordeak egungo izena eman zien.

Geografia

Guztira 157,81 km2-ko azalera dute, ekialdetik mendebalderantz 420 km-ko luzera duen lerro batean barreiaturik. Socorro uhartearen hegoaldean itsas-armadak 45 laguneko base bat du eta Clarión beste bederatzi lagunekoa. Bestela, besteek ez dute biztanlerik.

Uhartea (aldizkako izena)Luzera eta
zabalera (km)
Azalera (km2)Punturik garaiena (m)
Barnealdeko uharteak (UTC-7)
San Benedicto4,315 - 2,4905,94Bárcena (310)
Socorro (San Tomás)16,813 - 15,629132,06Evermann haitza (1130)
Roca Partida0,246 - 0,0730,014(34)
Kanpoaldeko uharteak (UTC-8)
Clarión (Santa Rosa)8,544 - 3,68619,80Gallegos mendia (335)
Revillagigedo uhartedia420 - 115157,81Evermann haitza (1130)

Kanpo estekak